Datu pertsonalen erabilera: Kenya
Berriemaile bihurtzean, norberak badaki Jehobaren lekukoen mundu mailako erlijio erakundeak (Jehobaren lekukoen bertako kongregazioa, bertako sukurtsala eta antzeko erakunde kolaboratzaileak barne) bere datu pertsonalak legearen arabera erabiltzen dituela zilegi dituen erlijio interesetarako. Berriemaileek borondatez ematen dizkiote datu pertsonalak beraien kongregazioari Organizados para hacer la voluntad de Jehová edo Organisés pour faire la volonté de Jéhovah liburuak dioen bezala. Era honetara, beraien gurtzari loturiko erlijio jardueretan aritzeko aukera dute eta laguntza espirituala ere jaso dezakete (1 Pedro 5:2).
Datu pertsonalen barne, izena, jaioteguna, sexua, bataioaren data, harremanetarako informazioa edo egoera espiritualaren informazioa, predikatze laneko jarduera, Jehobaren lekukoen artean dituen edozein eginkizun edo beste jarduera erlijiosoetan parte hartzean berriemaileek eman ditzaketen datuak daude. Datuen barne berriemailearen sinesmenak azaltzen dituen informazioa eta sentsibleak diren beste datu pertsonal batzuk ere egon daitezke. Datu pertsonalen erabilerak datuak bildu, jaso, antolatu, sailkatu eta gordetzea ekar dezake, baita datuei dagokien antzeko ekintzak ere.
Datu babesaren legea honakoa da herrialde honetan:
Datu babesaren 2019ko 24. legea eta lege honen ondorio diren erregulazioak.
Datu babesaren legepean, berriemaileek Jehobaren lekukoek beraien datu pertsonalak erlijio helburuetarako erabil ditzaten onartzen dute, honakoak barne direlarik:
Jehobaren lekukoen erlijioa administratu eta mantentzea
Jehobaren lekukoen bertako kongregazioko edozein bileretan eta edozein ekintza edo proiektutan boluntario bezala parte hartzea
munduan zehar Jehobaren lekukoen heziketa espiritualerako grabatua eta berremana izango den bilera edo biltzar batean boluntario bezala parte hartzea
kongregazio batean beste edozein eginkizun eman edo betetzea
Kongregazioko berriemaileen txostena mantentzea
Jehobaren lekukoen adindunek sendotzea eta zaintzea (Eginak 20:28; Santiago 5:14, 15)
larrialdi batean erabiltzeko harremanetarako informazioa gordetzea
Datu pertsonalak goian aipatutako helburuak edo zilegi diren beste helburu batzuk bete bitartean bakarrik gordeko dira. Berriemaile batek beharrezko informazio pertsonala ez ematea aukeratzen badu edo bere informazio pertsonala prozesatzea eragozten badu, Jehobaren lekukoek ezin izango dute aztertu berriemailea kongregazioan edo zenbait erlijio jardueratan eginkizun batzuk betetzeko aproposa ote den.
Jehobaren lekukoek mundu mailan egiten dituzte beraien jarduerak. Horregatik, berriemaileen datu pertsonalak berriemaileak dauden herrialdetik kanpo bidali edo bildu daitezke. Herrialde hauetako legeek datu babes maila desberdinak dituztenez, maila hauek ez dira beti datuak bidaltzen dituen herrialdekoaren berdinak. Jehobaren lekukoek bidaltzen den edozein informazioren babeserako beharrezkoak diren neurri egokiak hartzen dituzte. Hauen barne akordio lotesleak erabiltzea dago. Jehobaren lekukoen mundu mailako erlijio erakundearen parte diren hartzaile guztiek berriemaileen datu pertsonalak Datu babesari buruzko Jehobaren lekukoen politika orokorraren arabera bakarrik erabiltzen dituzte.
Berriemaileek Jehobaren lekukoek dituzten datu pertsonalak eskuratzeko; zuzentzea, ezabatzea edo prozesaketa ezeztatzea eskatzeko eta prozesaketa ukatzeko eskubidea dute. Berriemaileek beraien datu pertsonalak beste jarduera batzuetan erabiltzeko baimena ematen badute, edozein unetan baliogabetu dezakete. Berriemaileek beraien datu pertsonalak erabiltzeko baimena atzera botatzen badute edo beraien datu pertsonalak ezabatzea edo hauen prozesaketa murriztea eskatzen badute, Jehobaren lekukoek datu pertsonal horietako batzuk erabiltzen jarrai dezakete, zilegi diren erlijio helburuetan edo Datu babesaren legeak eman dezakeen beste bidezko lege oinarri batean oinarrituz. Berriemaileek badakite erreklamazio bat egiteko eskubidea dutela bizi diren herrialdeko datu babesa gainbegiratzen duen agintaritzaren aurrean.
Jehobaren lekukoek, Datu babesaren legearen arabera, datu pertsonalak babesteko hainbat prozedura eta teknika martxan jarri dituzte segurtasun gisa. Berriemaileek badakite beraien datu pertsonalak, baimenduriko pertsona kopuru mugatu batek soilik erabiliko dituela lehen esandako helburuak betetzeko.
Dagokion datu babesaren ardura duenari edozein informazio eskatu ahal zaio honako helbidera idatziz:
Berriemaileek badakite jw.org webgunean, Datu babesari buruz harremanetan jartzeko orrian, beraien herrialdeko datuen kudeatzailearen izena eta, aplikagarri denean, honen ordezkariaren eta datu babesaren ardura duenaren izenak eta harremanetarako informazioa aurkitu ditzaketela.
Jehobaren lekukoek datuak erabiltzeko modua noizbehinka aldatu egin dezakete zenbait erlijio jardueratan, legean edota teknologian aldaketak egon daitezkeelako. Noizbait Datu pertsonalen erabilera orri hau aldatzea beharrezkoa bada, aldaketa horiek orri honetan ipiniko dira jasotzen den informazioa zein den eta nola erabiltzen den berriemaileek jakin dezaten. Mesedez, begiratu noizean behin orri honetan aldaketarik dagoen.