Datu babesari buruzko Jehobaren lekukoen politika orokorra
Mundu-mailako Jehobaren lekukoen erakunde erlijiosoak («erakunde erlijiosoa») norbanako bakoitzak dituen datu pertsonalen pribatutasun eta babes eskubideak errespetatzen ditu. Erakunde erlijiosoak egiazko komunikazio irekia beharrezkoa dela eta datu pertsonal nahiz intimitateko datu pertsonalak jasotzea beharrezkoa dela aitortzen du Jehobaren lekuko bakoitzaren eta erlijio-jarduerak nahiz karitatezkoak egin ahal izateko, baita dagokion konfidentzialtasuna mantentzeko eta informazioa behar bezala babestuta dagoela ziurtatzeko (Esaera Zaharrak 15:22; 25:9). Konfidentzialtasunak balio handia du guretzako (Esaera Zaharrak 20:19).
Hainbat herrialdek datu babesaren legeak atera dituzte norbanako bakoitzaren pribatutasun eskubideak ziurtatzeko. Erakunde erlijioso honek, bertako sukurtsalak barne, pribatutasun eskubideak errespetatzearen eta konfidentzialtasuna mantentzearen historia luzea du, baita datu babesaren legeak atera aurretik ere. Urte askotan egin duen moduan, erakunde erlijioso honek informazio hedatua babesten jarraituko du.
Datu babesaren printzipioak. Erakunde erlijioso honek datu pertsonal guztiak ondorengo printzipioen arabera erabiltzen ditu:
Datu pertsonalak bidezkoa eta legezkoa den moduan erabiliko dira.
Erakunde erlijiosoaren helburu erlijiosoak eta karitatezkoak betetzeko ezinbestekoak diren datu pertsonalak bilduko ditu eta hauek betetzeko beharrezkoa den denboran erabiliko ditu.
Datu pertsonalak zehatzak izango dira eta eguneratuak egongo dira. Erakunde erlijiosoak edozein akats topatuz gero, ahal bezain pronto zuzenduko du.
Zilegi diren erakunde erlijiosoaren helburua(k) betetzeko beharrezkoa den denboran zehar gordeko dira datu pertsonalak.
Kontuan hartuko dira norbanako bakoitzak datuen babesari buruz dituen eskubideak eta hauek errespetatu egingo dira.
Egokiak diren neurriak hartuko dira, bai teknikoak, baita erakunde mailakoak ere, baimenik gabeko edo legez kanpoko datu pertsonalen hedakuntza ekiditeko. Datu pertsonalak dituzten ordenagailu guztiak pasahitzen bidez daude babestuak eta baimendutakoek bakarrik dituzte pasahitz hauek. Bulegoak itxita egongo dira lan orduak ez direnean eta baimendutakoek soilik izango dute hauetara sartzeko aukera.
Datu pertsonalak ez dira sukurtsalen artean transferituko hauek transferitzea erakunde erlijiosoaren helburu erlijiosoak eta karitatezkoak betetzeko ezinbestekoak direnean izan ezik. Jehobaren lekuko guztiek onarpena eman zioten guzti honi, beraien askatasun eta desirarengatik Jehobaren lekuko izatea eta Jehobaren lekuko moduan ezagutuak izatea erabaki zutenean.
Datu babesari buruzko printzipio hauek Organizados para hacer la voluntad de Jehová edo Organisés pour faire la volonté de Jéhovah liburuan aipatzen diren datu pertsonalen erabilera gidatzen dute. Liburu hau Jehobaren lekuko guztiei ematen zaie berri-emaile bihurtzen direnean. Informazio gehiago nahi baduzu, ikusi ezazu Organizados para hacer la voluntad de Jehová edo Organisés pour faire la volonté de Jéhovah liburua.
Datu pertsonalak nahiz intimitatekoak diren datu pertsonalak babeserako norbanako bakoitzaren eskubidea eta datu pertsonalen nahiz intimitatekoak diren datu pertsonalen zuzenketa edo ezabaketari lotuta norbanako bakoitzaren eskubidea honakoaren arabera ematen da: Jehobaren lekukoen praktikaren arabera eta hau Datu pertsonalen erabilerari buruzko politika orokorreko Zure eskubideak azpitituluan aurki dezakezu.
Goiko Datu babesari buruzko Jehobaren lekukoen politika orokorrak Jehobaren lekukoek mundu-mailan datu pertsonalei ematen dien erabileraren oinarria deskribatzen du.