Ingurugiro arazoak | Zer egingo du Jainkoaren Erreinuak?
«Klimaren egoera larria arazo asko sortzen ari da pertsonengan, hirietan eta ekosistemetan. Klima aldaketaren ondorioz, ekaitz handiak oraindik ere indartsuagoak egiten ari dira eta, ondorioz, mundu osoan zehar pertsonen etxeak eta bizibideak suntsitzen ari dira. Ozeanoko ekosistema epeltzen ari denez, espezie asko desagertzeko arriskuan daude» (Nazio Batuen idazkariorde nagusia eta nazio batuen ingurugiro programaren zuzendari exekutiboa, 2003ko uztailak 25).
Batuko al dira gobernuak mundu osoari eragiten dioten arazo hauek konpontzeko? Gai izango ote dira arazo hauei erabateko irtenbidea emateko?
Bibliak lurreko ingurugiroaren arazoak konponduko dituen gobernu bati buruz hitz egiten du. Honakoa dio: «Erreinu bat ezarriko du zeruko Jainkoak», hau da, lur osoan aginduko duen eta bertako arazoak konponduko dituen gobernua (Daniel 2:44). Erreinu honen agindupean, «ez du inork kalterik, ez hondamendirik egingo» ez batak besteari, ezta lurrari ere (Isaias 11:9).