Gertu al dago munduaren amaiera? Zer da Apokalipsia?
Zer etortzen zaizu burura «apokalipsia» hitza entzuten duzunean? Agian, mundu-mailako hondamendi bat, lurreko bizia amaitu dezakeen hondamendi bat. Batzuek munduari horrelako zerbait gertatuko zaiola uste dute, batez ere, ondorengo albisteak bezalakoak irakurtzen dituztenean.
«Gerra nuklear bat hasteko aukera asko daude. Hau nahita, istripu batengatik edo gaizki ulertu batengatik hasi daiteke» (Bulletin of the Atomic Scientists).
«Azken hamarkadan izan ditugun sekulako ekaitz, baso-sute, lehorte, koral zuriketa, bero-olatu eta uholdeek markak hautsi dituzte» (National Geographic).
«Afrikako larrapoteen multzoak urte askotan izan direnak baino handiagoak dira eta gehiago suntsitzen dute» (The Associated Press).
Lurra mundu-mailako apokalipsi batean suntsitua izango ote da? Zer dio Bibliak?
Suntsitua izango ote da Lurra?
Ez. Jainkoaren Hitzak, Bibliak, Lurra betirako existituko dela ziurtatzen digu (Kohelet 1:4). Jainkoak berak sortu zuen Lurra suntsitu beharrean, «lurra hondatzen dutenak» suntsituko ditu (Apokalipsia 11:18).
Suntsitua izango ote da mundua?
Bibliaren arabera, suntsitua izango den «mundua» Jainkoari kasurik egiten ez dion eta norbere desiretara ematen den jendea da. Noeren garaian egin zuen bezala, Jainkoak berarengandik urrun dagoen jendea suntsituko du (2 Pedro 2:5; 3:7).
1 Joan 2:17ak dio: «Mundua eta beronen grinak iragan egiten dira». Bertset honek azaltzen duenez, Jainkoak ez du Lurra suntsituko, gauza txarrak egiten jarraitzen duen jendea baizik.
Noiz etorriko da amaiera?
Bibliak ez digu esaten amaiera noiz etorriko den zehatz-mehatz (Mateo 24:36). Hala ere, gertu dagoela adierazten du. Bibliak ondorengoak aurresaten ditu:
Gerrak, goseteak, izurriteak edo epidemiak, eta lurrikara handiak «han eta hemen» gertatuko zirela (Mateo 24:3, 7, 14; Lukas 21:10, 11; Apokalipsia 6:1-8).
Jendea, orokorrean, oso berekoia izango zela. Esaterako, «diruzale», «esker txarreko» eta «basati» edo autokontrolik gabekoak izango ziren (2 Timoteori 3:1-5).
Jende asko ados dago 1914tik hasita munduko egoerak Bibliak aurrez esandakoarekin bat egiten duela eta amaiera gertu dagoela.
Zer esan nahi du «apokalipsia» hitzak Biblian?
Biblian «apokalipsia» itzuli den hitz grekoak «estalkia kentzea» edo «agertzea» esan nahi du. Askotan hitz honek ezkutatua izan den informazioaren agerpena deskribatzen du. Bibliak, gainera, «Jesu Kristoren agerpen» edo apokalipsiaz hitz egiten du. Noiz gertatu zen agerpen hau? Munduko gaiztakeria kenduko duena eta Jainkoa adoratzen dutenak sarituko dituena Jesus dela agertu zenean (2 Tesalonikarrei 1:6, 7; 1 Pedro 1:7, 13).
Bibliako azken liburuari A·po·kaʹli·psis, edo Apokalipsia, deitzen zaio etorkizuneko gertakariak agertzen dituelako (Apokalipsia 1:1). Liburu honek berri onak eta esperantza mezua ditu (Apokalipsia 1:3). Jainkoak injustizia guztiak kendu eta lurra paradisu bihurtuko duela erakusten du. Garai hartan, jendeak ez du minik edo sufrimendurik izango eta ez da hilko (Apokalipsia 21:3, 4).
Gehiago jakin nahi al duzu Bibliako promesa zoragarri hauei buruz? Jehobaren lekukoek lagunduko dizun doako biblia-ikastaroa eskaintzen dute. Zergatik ez zara beraiekin harremanetan jartzen gaur bertan?