Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Goian ezkerretara: Marek M. Berezowski/Anadolu Agency via Getty Images; behean ezkerretara: Halfpoint Images/Moment via Getty Images; erdian: Zhai Yujia/China News Service/VCG via Getty Images; goian eskubitara: Ismail Sen/Anadolu Agency via Getty Images; behean eskubitara: E+/taseffski/via Getty Images

ERNE SEGI!

2023: Antsietatearen urtea | Zer dio Bibliak?

2023: Antsietatearen urtea | Zer dio Bibliak?

 2023​ko mundu mailako gertaerek, «azken egunetan» bizi garela erakusten dute (2 Timoteori 3:1). Ikusi Bibliak gure garaiari buruz profetizatu zuena eta orain gertatzen ari dena bat datozela.

Biblia eta mundu mailako gertaerak

 «Hurbileko eta urrutiko gerrei buruz entzungo duzue» (Mateo 24:6).

  •   «Gatazka biolentoak ugaritzen ari dira munduko leku askotan». a

 «Lurrikarak egongo dira han eta hemen» (Markos 13:8).

  •   «2023​a hasi zenetik, 7 magnitudetik gorako 13 lurrikara gertatu dira. Hau, lurrikarak erregistratzen hasi ginenetik, urtebetean izan dugun kopururik handienetariko bat izan da». b

 «Gauza ikaragarriak gertatuko dira» (Lukas 21:11).

  •   «Lurra berotzearen garaia amaitu da; lurra kiskaltzearen garaia heldu da» (António Guterres, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia). c

 Ikusi «2023​ko bero-bolada» artikulua.

 «Goseteak […] egongo dira» (Mateo 24:7).

  •   «2023: Norbere familia elikatzeko borrokan daudenentzako beste urte latz bat». d

 «Jakin behar duzu azken egunetan une latzak izango direla» (2 Timoteori 3:1).

  •   «Munduan zehar, zortzi lagunetik batek, osasun mentalarekin lotutako arazoekin borroka egin behar du». e

Zer gertatuko da 2024​an?

 Inork ezin du ziurtasunez esan 2024​an zer gertatuko den. Baina mundu mailako gertaerek argi uzten dute Jainkoaren Erreinua, edo zeruko gobernua, laster etorriko dela. Honek giza gobernuak ordezkatu eta sufrimendua nahiz antsietatea sortzen duten gauza guztiekin amaituko du (Daniel 2:44; Apokalipsia 21:4).

 Hau gertatu arte, antsietatea sentitzen badugu, jo dezagun Jainkoarengana laguntza bila. Bibliak hurrengoa dio:

 «Beldur naizenean, zuregan dut konfiantza» (56 Salmoa 4 [56:3, NWT]).

 Nola izan dezakegu Jainkoarengan konfiantza? Bibliak sufrimendurik gabeko etorkizunari buruz promesten diguna ikasiz. Zuk eta zure familiak promesa hauez nola gozatu dezakezuen jakiteko, probatu doakoa den Biblia ikastaro interaktiboa.

a Foreign Affairs, «A World at War: What Is Behind the Global Explosion of Violent Conflict?» (Zer dago mundu osoko gatazka biolentoen atzean?), Emma Beals eta Peter Salisbury, 2023​ko urriak 30.

b Earthquake News, «Year 2023: Number of Major Earthquakes on Course for Record» (2023 urtea: Magnitude handiko lurrikaren errekorra), 2023​ko maiatza.

c Nazio Batuen Erakundea, «Secretary-General’s Opening Remarks at Press Conference on Climate» (Idazkari nagusiaren hasierako hitzaldia klimari buruzko prentsaurrekoan), 2023​ko uztailak 27.

d Elikagaien Mundu Programa, «A Global Food Crisis» (Mundu mailako elikagaien krisia).

e Munduko Osasun Erakundea, «World Mental Health Day 2023» (2023​ko Osasun Mentalaren Munduko Eguna), 2023​ko urriak 10.