129. KANTA
Iraun dezagun
-
1. Kristok zein bide segi
erakutsi zigun.
Leial izan zen
nahiz eta probak sufritu.
Aitaren promesak
zuen guztiz poztu.
(ERREPIKA)
Eutsi beharra dugu,
fedea babestu.
Iraun dezagun sendo,
Jehobak asko maite baikaitu.
-
2. Negar malkoak
nahiz ‘ta etorri etxera,
minaz harago ikusiz
egin aurrera;
izango ditugu
poza ‘ta bakea.
(ERREPIKA)
Eutsi beharra dugu,
fedea babestu.
Iraun dezagun sendo,
Jehobak asko maite baikaitu.
-
3. Zaila den arren
ez dugu inoiz etsiko,
beldur ‘ta kezkek
ez gaituzte kikilduko.
Badator eguna,
jarraitu, ba, tinko.
(ERREPIKA)
Eutsi beharra dugu,
fedea babestu.
Iraun dezagun sendo,
Jehobak asko maite baikaitu.
(Ikusi Eg. 20:19, 20; St. 1:12; 1 Ped. 4:12-14 ere)