34. kanta
Gure izenarekin bat bizi
(Isaias 43:10-12)
1. Jehoba goren ahalguztiduna,
maitekor, indartsu ‘ta zuzena.
Egia eta jakintasun oro
zugandik datoz, Jainko gorena.
Atsegin dugu zu zerbitzatzea,
Erreinua aldarrikatzea.
(ERREPIKA)
Jehoba, zure lekukoak gara,
ohore handiagorik ez da!
2. Elkarlanean guztiok batera
anai-arrebok gaude bakean.
Lotzen gaituen maitasun ederrak
poza sortzen digu bihotzean.
Zure izena goraipatzen dugu
eta aintza islatzen bizitzan.
(ERREPIKA)
Jehoba, zure lekukoak gara,
ohore handiagorik ez da!
(Ikusi Dt 32:4; Sal 43:3; Dn 2:20, 21 ere)