Pertsekuzioa
Zergatik espero behar dute kristauek pertsegituak izatea?
Mt 10:22; Jn 15:19-21; 16:2, 3; 2Tm 3:12
Pertsegituak izatean, zergatik jo beharko genuke Jehobarengana laguntza bila?
Sl 55:22; 2Ko 12:9, 10; 2Tm 4:16-18; Heb 13:6
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
1Er 19:1-18. Pertsegitua izan zenean, Elias profetak bihotza ireki zion Jehobari eta animoa eta kontsolamendua jaso zituen.
-
Eg 7:9-15. Joseren anaiek, Jose pertsegitu zuten. Baina Jehobak Joseri leiala izaten jarraitu zuen, salbatu egin zuen eta bere familia ere salbatzeko erabili zuen.
-
Zeintzuk dira pertsekuzio mota batzuk?
Irainak edo hitzezko erasoak
2Kr 36:16; Mt 5:11; Eg 19:9; 1Pe 4:4
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
2Er 18:17-35. Asiriako erregearen bozeramaileak, Jehobari eta Jerusalemgo biztanleei burla egin zien.
-
Lk 22:63-65; 23:35-37. Jesus pertsegitu zutenek iseka egin zioten eta iraindu egin zuten, bai preso zegoenean, baita habean zegoenean ere.
-
Familiaren oposizioa
Preso hartzea eta autoritateen aurrera eramatea
Eraso fisikoa
Jendetzaren erasoa
Hilketa edo exekuzioa
Zer egin behar dute kristauek pertsegitzen zaienean?
Mt 5:44; Eg 16:25; 1Ko 4:12, 13; 1Pe 2:23
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Eg 7:57-8:1. Jendetza baten erasoaren ondorioz, Esteban dizipulua hiltzeko zorian zegoen. Hala ere, Jainkoari bere pertsegitzaileak barkatzeko eskatu zion, hauen artean, Tarsoko Saulori.
-
Eg 16:22-34. Paulo apostoluari makilakadak eman ondoren, zepoan jarri zuten. Hala ere, bere kartzelariarekin atsegina izan zen eta, ondorioz, gizon hura eta bere familia osoa kristauak egin ziren.
-
Zer gertatu zitzaien lehen mendeko kristau batzuei?
Zein da pertsekuzioari buruzko ikuspuntu egokia?
Eg 5:41; Flp 1:27-29; Heb 11:24-26
Nola indartzen gaitu esperantzak pertsegituak garenean?
Mt 10:28, 29; Heb 11:35-40
Ikusi Flp 3:8, 10, 11; Ap 2:10 ere
Zergatik ez dugu utzi behar pertsegitzaileek gu lotsatuta, beldurtuta edo desanimatuta sentiaraztea, eta zergatik ez dugu Jehoba zerbitzatzeari utzi behar?
Sl 56:1-4; Eg 4:18-20; 2Tm 1:8, 12
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
2Kr 32:1-22. Senakerib erregeak armada izugarri batekin Jerusalem mehatxatu zuenean, Ezekias errege leialak Jehobarengan konfiatu eta herria indartu zuen. Horregatik, asko bedeinkatu zuen Jehobak.
-
Heb 12:1-3. Pertsegitzaileak Jesus lotsarazten saiatu ziren, baina Jesusek ez zuen utzi eraso horiek desanimatu zezaten.
-
Zer emaitza on izan ditzake pertsekuzioak?
Irauten dugunean, Jehoba pozten dugu eta bere izenari ohore ematen diogu
1Pe 2:19, 20; 4:12-16
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Jb 1:6-22; 2:1-10. Jobek ez zekien bere proba latzen atzean Satanas zegoenik. Hala ere, Jehobari leial mantendu zen eta, horrela, Satanas gezurtia dela frogatu zuen eta Jehobari ohorea eman zion.
-
Dn 1:6, 7; 3:8-30. Hananias, Mixael eta Azariasek (Xadrak, Mexak eta Abed-Negok) nahiago izan zuten hiltzea, Jehoba desobeditzearen aurretik. Hori dela eta, Nabukodonosor errege paganoak Jehoba publikoki goretsi zuen.
-
Pertsekuzioak testigantza emateko atea ireki dezake
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Eg 11:19-21. Pertsekuzioaren ondorioz sakabanatuak izan ziren kristauek, berri onak zabaltzen jarraitu zuten leku askotan.
-
Flp 1:12, 13. Paulo apostolua pozik zegoen, bera kartzelan izatearen ondorioz, askok berri onei buruz jakin ahal izan zutelako.
-
Pertsekuzioan irauten dugunean, anai-arrebak indartu ditzakegu
Flp 1:14; 2Ts 1:4
Zeintzuk daude askotan Jehobaren zerbitzarien pertsekuzioaren atzean?
Jr 26:11; Mk 3:6; Jn 11:47, 48, 53; Eg 25:1-3
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Eg 19:24-29. Artemisa jainkosaren tenplutxoak egiten zituzten batzuek, idolatriaren aurkako mezuaren ondorioz dirua galduko zutela uste zuten. Hortaz, kristauak pertsegitu zituzten.
-
Gal 1:13, 14. Kristaua izan aurretik, Paulo (Saulo) judutar amorratua izan zenez, kristauak pertsegitu zituen.
-
Nor dago Jehobaren zerbitzarien pertsekuzioaren atzean?
1Pe 5:8; Ap 12:17