Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

12IKASGAIA

Goxotasuna eta enpatia

Goxotasuna eta enpatia

1 Tesalonikarrei 2:7, 8

HELBURUA: Bene-benetako emozioarekin hitz egin eta erakutsi entzuleei maite dituzula eta lagundu nahi diezula.

NOLA LORTU?

  • Zure entzuleengan pentsatu. Bihotza prestatu aurre egin behar dieten arazoetan pentsatuz. Saiatu nola sentitzen diren imajinatzen.

  • Kontuz aukeratu zure hitzak. Entzuleak kontsolatzen, indarberritzen eta euren zamak kentzen saiatu. Beharrik gabe iraindu ditzaketen hitzak baztertu eta ez hitz egin modu negatiboan Jehobarengan sinesten ez duten pertsonei buruz edo bihotzez sinesten dutenari buruz.

  • Interesa adierazi. Ahots goxoa eta keinu egokiak erabiliz, bene-benetan lagundu nahi diezula erakutsi. Gogora ezazu zure aurpegiko keinuek garrantzia dutela; maiz egin irribarre.