49 IKASGAIA
Nola izan daiteke zoriontsu zure familia? (1. zatia)
Ezkonberriek ezkon-egunean sentitu zuten zoriontasuna betirako izatea espero dute. Eta hau posible da! Duela urte asko ezkonduta dauden eta Bibliako aholkuak betetzen gogor saiatu diren kristauek, hau posible dela badakite.
1. Zer aholku ematen die Bibliak senarrei?
Jehobak senarrei familiaburu izateko ardura eman die (Irakurri Efesoarrei 5:23). Beraiek familiarentzat erabaki lagungarriak hartzea espero du Jehobak. Bibliak senarrei esaten die: «Maita itzazue zeuen emazteak» (Efesoarrei 5:25). Honek esan nahi du, senar maitekorrak bere emaztea modu atseginean tratatu behar duela etxean eta besteen aurrean ere. Bere emaztea babesten eta zoriontsu sentiarazten saiatu behar du. Eta honen behar fisiko eta emozionalez arduratzeko ahal duen guztia egin behar du (1 Timoteori 5:8). Eta inportanteena, emaztearen behar espiritualez arduratzeko aurrea hartu behar du (Mateo 4:4). Adibidez, bere emaztearekin otoitz egin eta Biblia irakurri dezake. Senarra bere emazteaz modu maitekorrean arduratzean, Jehobarekin duen adiskidetasuna mantentzen du (Irakurri 1 Pedro 3:7).
2. Zer aholku ematen die Bibliak emazteei?
Jainkoaren Hitzaren arabera, emazteak bere senarrari errespetu handia izan behar dio (Efesoarrei 5:33). Nola egin dezake hau? Bere senarraren ezaugarri onetan hausnartu dezake. Honetaz gain, bion seme-alabak eta bera zaintzeko egiten dituen ahaleginetan ere pentsatu ahal du. Senarrak hartutako erabakien alde eginez, errespetua erakusten dio ere. Gainera, senarrak Jehoba ez zerbitzatu arren, berarekin eta berari buruz modu atseginean hitz egiten duenean, errespetua erakusten dio.
3. Nola indartu dezakete ezkontideek euren harremana?
Bibliak ezkonduta dauden bikoteei buruz esaten du: «Biak bat izango dira» (Mateo 19:5). Honek esan nahi du, emozionalki banandu ditzakeen edozer gauzaren aurka borrokatu behar dutela. Hau egiten dute, erregularki elkarrekin denbora pasatzean eta euren pentsamendu eta sentimenduei buruz bihotzez, zintzotasunez eta maitasunez hitz egitean. Eta beraientzat ezer ez da, Jehoba ezik, euren ezkontidea baino garrantzitsuagoa izan behar. Beraz, kontu handiz ibili behar dira beste inorekin harreman desegokiren bat ez izateko.
SAKONDUZ
Ikusi zer biblia-printzipiok indartu dezaketen zure ezkon-harremana.
4. Senarrak: Maitatu eta ondo zaindu zeuen emazteak
Bibliak dio: «Senarrek ere beren gorputza bezalaxe maitatu behar dituzte emazteak» (Efesoarrei 5:28, 29). Zer esan nahi du honek? Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
-
Nola erakutsi dezake senar batek bere emaztea maitatzen eta zaintzen duela?
Irakurri Kolosarrei 3:12 eta aztertu elkarrekin:
-
Nola erakutsi ditzake senar batek ezaugarri hauek bere ezkon-harremanean?
5. Emazteak: Maitatu eta errespetatu zeuen senarrak
Bibliak emazteei euren senarrak errespetatzera animatzen ditu, berdin dio hauek Jehoba zerbitzatzen duten ala ez. Irakurri 1 Pedro 3:1, 2 eta aztertu elkarrekin:
-
Fededuna ez den senarra baduzu, zalantzarik gabe berak Jehoba zerbitzatzea nahi duzu. Zure ustez, zein da berari laguntzeko modurik hoberena? Berari etengabe predikatzea edo jokabide ona eta errespetua erakustea? Zergatik?
Senar-emazteek elkarrekin erabaki onak hartu ditzakete. Hala ere, batzuetan emaztea agian ez dago ados bere senarrarekin. Egoera hauetan, 1 Pedro 3:3-5 eta aztertu elkarrekin:
pentsatzen duena lasaitasunez eta errespetuz adierazi dezake. Baina, aldi berean, Jehobak senarrari familiarentzat hoberena erabakitzeko ardura eman diola onartu behar du. Emazteak ahal duen guztia egin behar du bere senarraren erabakiaren alde egiteko. Ondorioz, bere familia osoari zoriontsu izaten lagunduko dio. Irakurri-
Nola sentitzen da Jehoba emazte batek bere senarrari errespetua erakusten dionean?
6. Ezkon-bizitzan sortzen diren arazoak gainditu ditzakezu
Ez dago ezkon-bizitza perfekturik. Horregatik, bikoteek arazoak gainditzeko elkarrekin lan egin behar dute. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
-
Zer gauzak adierazten zuten ezkontideen harreman estua ahultzen ari zela?
-
Zer pauso eman zituzten euren ezkon-harremana indartzeko?
Irakurri 1 Korintoarrei 10:24 eta Kolosarrei 3:13. Aipu bakoitza irakurri ondoren, aztertu elkarrekin:
-
Nola indartu daiteke ezkon-harremana aholku hau jarraitzean?
Bibliaren arabera, elkarri ohorea erakutsi behar diogu. Besteak modu atseginean eta errespetuz tratatzen ditugunean ohorea erakusten dugu. Irakurri Erromatarrei 12:10, NWT eta aztertu elkarrekin:
-
Itxaroten egon beharko al luke senar edo emazte batek bere ezkontideak ohorea lehenengo erakutsi arte? Zergatik edo zergatik ez?
ZER DIO JENDEAK? «Ezkontideak eta biok ez dugu lehen bezain harreman estua».
-
Nola azaldu ahal diozu Bibliak lagundu ditzakeela?
LABURPENA
Senar-emazteak zoriontsu izan daitezke elkar maitatzean, elkarri errespetua erakustean eta biblia-printzipioak jarraitzean.
Berrikuspena
-
Zer egin dezake senarrak ezkon-bizitza zoriontsua izateko?
-
Zer egin dezake emazteak ezkon-bizitza zoriontsua izateko?
-
Ezkonduta bazaude, zein biblia-printzipiok lagundu ahal dizute zure ezkon-harremana indartzen?
GEHIAGO IKASTEKO
Ikasi familia zoriontsua izaten lagunduko dizuten aholku praktiko batzuk.
Ezkon-bizitzan Jainkoaren aholkuak praktikan jartzean emaitza onak jasotzen ditugu. Ikusi hau azpimarratzen duen bideo musikal bat.
Aztertu zer esan nahi duen senarrak aurrea hartzeko duen ardura errespetatzeak.
Bikote batek arazo larriak izan zituen bere ezkontza harremanean, eta dibortziatzen amaitu zuen. Zerk lagundu zuen arazo guzti horiek gainditzen?
Gure ezkontza harremana berreskuratu genuen Jainkoaren laguntzarekin (5:14)