48 IKASGAIA
Zentzudun izan lagunak aukeratzean
Lagun minek, garai onetan zoriontsuago egiten gaituzte eta garai zailetan laguntzen digute. Baina Bibliak pertsona guztiak ez direla lagun onak ohartarazten digu. Beraz, nola aukeratu ahal ditugu lagun onak? Aztertu hurrengo galderak.
1. Zer eragin dute zugan aukeratzen dituzun lagunek?
Pertsona batzuekin denbora pasatzen dugunean, beraiek bezala bihurtzeko joera dugu. Hau ona edo txarra izan daiteke. Eta berdin dio beraiekin aurrez aurre denbora pasatzen badugu edo sare sozialen bidez. Bibliak dio: «Zuhurrekin ibiltzen dena zuhur bihurtzen da, zentzugabeekin elkartzen dena galbidean jartzen» (Esaera Zaharrak 13:20). Jehoba maite eta adoratzen duten lagunek, berarengana gehiago hurbiltzen eta erabaki onak hartzen lagundu ahal dizute. Baina Jehoba maite ez duten lagunek, berarengandik urrundu ahal gaituzte. Arrazoi horregatik, Bibliak gure lagunak zentzuz aukeratzera animatzen gaitu. Jainkoa maite duten lagunak ditugunean, bai beraientzat baita guretzat ere lagungarria da. Honela, gai izango gara elkarri adorea emateko eta batak besteari laguntzeko (1 Tesalonikarrei 5:11).
2. Zer eragin dute Jehobarengan aukeratzen dituzun lagunek?
Jehobak bere lagunak kontu handiz aukeratu ditu. Horregatik, «bere konfiantza ematen [dio] zuzenari» (Esaera Zaharrak 3:32). Nola sentituko da Jehoba bera maite ez duten lagunak aukeratzen baditugu? Oso dezepzionatuta! (Irakurri Santiago 4:4). Bestalde, Jehoba poztuko dugu eta bere lagunak izango gara ondorengoa eginez: Lagun txarrak baztertuz eta berarengana eta bera maite dutenengana hurbilduz (15. Salmoa 1-4).
SAKONDUZ
Aztertu zergatik den hain garrantzitsua lagunak ondo aukeratzea. Eta ikusi nola lortu ditzakezun zure bizitza aberastuko duten lagunak.
3. Kontuz ibili lagun txarrekin
Jainkoa eta bere arauak maite ez dituzten pertsonak lagun txarrak dira. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
-
Nola hasi gaitezke konturatu gabe lagun txarrekin ibiltzen?
Irakurri 1 Korintoarrei 15:33 eta aztertu elkarrekin:
-
Zein motako pertsona izan daiteke lagun txarra zuretzat? Zergatik?
Irakurri 119. Salmoa 63 eta aztertu elkarrekin:
-
Nola ikusi dezakezu norbait lagun ona den edo ez?
4. Gure antzekoak ez diren pertsonak gure lagunak izan daitezke
Bibliak antzinako Israelgo bi gizon aipatzen ditu: Dabid eta Jonatan. Adin eta egoera oso ezberdinak zituzten. Hala ere, oso adiskidetasun estua zuten. Irakurri 1 Samuel 18:1 eta aztertu elkarrekin:
-
Zergatik ez dute gure lagunek beti gure adin eta egoera sozial berdina izan behar?
Irakurri Erromatarrei 1:11, 12 eta aztertu elkarrekin:
-
Jehoba maite duten lagunek nola animatzen dute elkar?
Ikusi nola aurkitu zituen anaia gazte batek lagunak espero ez zituen lekuetan. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
-
Akil-en gurasoak eskolan zituen lagunengatik kezkatuta zeuden. Zergatik?
-
Hasieran zer gustatzen zitzaion bere lagun horiengandik?
-
Zer egin zuen bere bakardadea gainditzeko?
5. Nola lortu ditzakegu lagun onak?
Aztertu nola aurkitu ahal dituzun benetako lagunak eta nola izan zaitezkeen lagun on bat. Ikusi BIDEOA.
Irakurri Esaera Zaharrak 18:24 eta 27:17 eta aztertu elkarrekin:
-
Nola laguntzen dute elkar benetako lagunek?
-
Honelako lagun onak al dituzu? Hala ez bada, nola lortu ditzakezu?
Irakurri Filipoarrei 2:4 eta aztertu elkarrekin:
-
Lagun onak edukitzeko, lagun ona izan behar zara. Nola egin dezakezu hau?
ZER DIO JENDEAK? «Ez dio inporta lagun batek zertan sinesten duen. Axola duena zu ondo tratatzea da».
-
Eta zuk, zer esango zenuke?
LABURPENA
Gure lagunak zentzuz aukeratzen ditugunean, Jehoba pozten dugu eta lagungarria da guretzat.
Berrikuspena
-
Zergatik dira garrantzitsuak Jehobarentzat aukeratzen ditugun lagunak?
-
Zein motatako pertsonak ez genituzke lagun bezala aukeratuko?
-
Nola landu dezakegu adiskidetasun sendoa jende egokiarekin?
GEHIAGO IKASTEKO
Ikusi nola lagundu ahal gaituzten lagun onek egoera zailetan.
«Izan adiskidetasun sendoak amaiera heldu aurretik» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2019 azaroa)
Aztertu zer egin dezakezun lagun onak egiteko.
Zer jakin beharko zenuke sarean egiten dituzun adiskideei buruz?
«Aita baten maitasuna jaso nahi nuen» bizipenean, aztertu zergatik aldatu zituen bere adiskideak gizon batek.
«Bibliak bizitzak aldatzen ditu» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2012 apirilak 1)