4. ATALA
Zein izan zen Satanasen esana entzutearen ondorioa?
Adam eta Ebak Jainkoaren esana bete ez zutenez, hil egin ziren. Hasiera 3:6, 23
Ebak sugeari kasu egin eta fruitua jan zuen. Ondoren, Adami eman eta berak ere jan zuen.
Oker jokatu zuten. Beraz, bekatu egin zutenez, Jainkoak paradisutik bota zituen.
Bizitza gogorra bihurtu zen Adam, Eba eta beraien seme-alabentzat. Denborarekin zahartu eta hil egin ziren. Hil ondoren, bizitzeari utzi zioten, beraz, ez ziren beste inora joan.
Hasiera 3:19
Hildakoak existitzeari uzten diote, hautsera itzultzen dira.Adam eta Ebaren seme-alabak garelako hiltzen gara. Hildakoek ezin dute ez ikusi, ez entzun ezta beste ezer egin ere.—Kohelet 9:5, 10.
Jehobaren nahia ez zen gizakia hil zedin. Beraz, laster hildakoak berpiztuko ditu eta bere esana betetzen badute, betirako biziko dira.