ERANSKINA
Zer da Epai-eguna?
NOLA imajinatzen duzu Epai-eguna? Askok uste dute milioika arima Jainkoaren tronuaren aurrean aurkeztuko direla, banan-banan epaituak izateko. Batzuk sarituak izango dira eta zeruan biziko dira zoriontsu; beste batzuk, berriz, zigortuak izango dira infernuan. Halere, Bibliak guztiz desberdin deskribatzen du garai hau. Ez da garai beldurgarria izango, itxaropen garaia baizik, jatorrian zuen egoera bikainera bueltatuko baita gizakia.
Apokalipsia 20:11, 12an Joan apostoluak egiten duen Epai-egunaren deskribapena irakur dezakegu: «Tronu handi zuri bat ikusi nuen, baita bertan eseria zegoena ere; beronen aurretik ihes egin zuten lurrak eta zeruak eta aztarnarik utzi gabe desagertu. Eta hildakoak ikusi nituen, handi nahiz txiki, tronuaren aurrean zutik. Liburuak ireki zituzten; beste liburu bat ere ireki zuten, biziaren liburua; eta hildakoak liburuetan idatzirik zegoenaren arabera epaitu zituzten, bakoitza bere egintzen arabera». Nor da bertan agertzen den epailea?
Jehoba da gizakien Epaile Gorena. Halere, epaitzeko lan hori beste norbaiten eskuetan laga du. Eginak 17:31n Paulo apostoluak honakoa dio Jainkoari buruz: «Erabakia baitu mundua justiziaz epaituko duen eguna, eta horretarako ezarri duen gizonaren bidez epaituko ere». Jainkoak hautatutako epaile hau Jesu Kristo berpiztua da (Joan 5:22). Noiz hasten da orduan Epai-eguna? Eta zenbat denbora irauten du?
Apokalipsia liburuan Epai-eguna Harmagedon gerraren ondoren hasten dela adierazten da. Harmagedonen, Satanasen eskuetan dagoen mundua suntsitua izango da a (Apokalipsia 16:14, 16; 19:19–20:3). Harmagedonen ondoren, Satanas eta bere deabruak lur azpiko leizean giltzatuak izango dira 1.000 urtez. Epe horretan, Jesusen 144.000 oinordekideak epaile izango dira eta «Mesiasekin errege izan[go dira] mila urtez» (Apokalipsia 14:1-3; 20:1-4; Erromatarrei 8:17). Epai-eguna ez da 24 ordu bakarrik irauten duen jarduera azkarra. Mila urte irauten du.
Mila urte horietan zehar, Jesusek «biziak eta hilak epait[uko]» ditu (2 Timoteori 4:1). «Biziak» Harmagedondik bizirik ateratzen den «gizatalde handia» da (Apokalipsia 7:9-17). Joan apostoluak, «hildakoak» ere epaiketaren «tronuaren aurrean zutik» ikusi zituen. Jesusek promestutakoaren arabera, «hildako guztiek haren ahotsa [Jesusena] entzungo dut[e] eta hilobietatik aterako dir[a]» berpizkundeari esker (Joan 5:28, 29; Eginak 24:15). Baina zertan oinarrituko da beraien epaiketa?
Joan apostoluaren ikuskariarekin jarraituz, «liburuak ireki zituzten» eta «hildakoak liburuetan idatzirik zegoenaren arabera epaitu zituzten» (Apokalipsia 20:12). Iraganean egin zutena jasota egongo ote da liburu horietan? Ez. Epaiketan ez da kontuan hartuko pertsonek hil aurretik egindakoa. Nola dakigu hori? Bibliak erantzuten du: «Izan ere, norbait hilez gero, bekatutik libre gelditzen da» (Erromatarrei 6:7). Beraz, berpiztutako pertsonak hutsetik hasiko dira berriro. Hortaz, liburuek Jainkoaren beste argibide batzuk irudikatu behar dituzte. Betiko bizitzeko, Harmagedondik bizirik ateratakoek eta berpiztutako pertsonek, Jainkoaren aginduak bete beharko dituzte. Agindu horien artean, mila urte hauetan emango diren argibide berriak ere izango dira. Beraz, pertsona bakoitza Epai-egunean zehar egindakoarengatik izango da epaitua.
Isaias 26:9). Halere, guztiak ez dira Jainkoaren nahia betetzeko prest egongo. Isaias 26:10ak dio: «Gaiztoek, ordea, ez dute sekula zuzena zer den ikasiko, nahiz eta zuk erruki izan. Zintzoen lurraldean gaiztakerian ari dira eta Jaunaren handitasuna ez dute aintzat hartzen». Epai-egunean zehar, gaizto jokatzen duten hauek betiko suntsituak izango dira (Apokalipsia 20:15).
Epai-egunak Jainkoaren nahia zein den ezagutzeko eta honen arabera jokatzeko aukera emango dio lehendabiziko aldiz milioika pertsonari. Honek irakaskuntza-lana mundu zabalean egingo dela esan nahi du. Izan ere, Bibliak honakoa iragartzen du: «Zure zuzentasuna zer den ikasten dute lurtarrek» (Epai-eguna amaitzean, bizirik irauten dutenak gizaki perfektuak izango direnez, benetako «bizira itzuli[ko]» dira (Apokalipsia 20:5). Beraz, Epai-egunari esker gizakiak jatorrian zuen perfekzioa berreskuratuko du (1 Korintoarrei 15:24-28). Orduan, azken proba bat izango da. Satanas askatua izango da eta azkeneko aldiz gizakiak okerbidera eramateko aukera emango zaio (Apokalipsia 20:3, 7-10). Deabruari aurre egiten diotenek Bibliako promesa honen betetze osoa ikusiko dute: «Herrialdearen jabe izango dira zintzoak, eta beti bertan biziko» (37. Salmoa 29). Dudarik gabe, Epai-eguna bedeinkapena izango da gizaki leialentzat!
a Harmagedoni buruz gehiago ikasteko, jo ezazu Jehobaren lekukoek argitaratu duten Perspicacia para comprender las Escrituras 1. liburura, 680.-681. eta 1086.-1087. orrialdeetara.