9. KAPITULUA
«Azken egunetan» bizi al gara?
-
Gaur egungo zein gertakari iragarri ziren Biblian?
-
Nolakoa izango da jendea «azken egunetan» Bibliaren arabera?
-
Zein gertakari baikor izango direla «azken egunetan» iragarri zuen Bibliak?
1. Non ikasi dezakegu etorkizunari buruz?
TELEBISTAKO albisteak entzun ondoren, galdetu al diozu zeure buruari: «Zein izango ote da mundu honen etorkizuna?». Ezbeharrak bat-batean eta ustekabean gertatzen direnez, ez dago gizakirik bihar zer gertatuko den iragarri dezakeenik (Santiago 4:14). Hala ere, Jehobak etorkizuna zein izango den badaki (Isaias 46:10). Duela asko, Biblian gaur egun gertatzen diren gauza txarrak iragartzeaz gain, hemendik oso gutxira gertatuko diren gauza zoragarriak ere iragarri ziren.
2, 3. Zer eskatu zioten bere ikasleek Jesusi eta zer erantzun zien?
2 Jainkoaren Erreinuari buruz hitz egin zuen Jesu Kristok. Gobernu honek gaiztakeriarekin amaitu eta lurra paradisu bilakatuko du (Lukas 4:43). Bera entzuten ari zirenek, Erreinua noiz etorriko zen jakin nahi zuten. Izan ere, Jesusen ikasleek honakoa eskatu zioten: «Esaguzu noiz gertatuko den hori, eta zein izango den zure etorreraren eta munduaren azkenaren ezaugarria» (Mateo 24:3). Aitak bakarrik zekiela zehatz-mehatz noiz etorriko zen mundu edo sistema honen azkena erantzun zien Jesusek (Mateo ). Beraz, amaiera noiz izango zen ez zuen esan. Hala ere, Erreinuak benetako bakea eta segurtasuna ezarri baino lehenago lurrean egongo ziren gertakariak iragarri zizkien. Eta berak iragarritakoa orain gertatzen ari da, bai horixe! 24:36
3 «Munduaren azken[ean]» bizi garela agertzen duten frogak aztertu baino lehen, gizakiek ikusterik izan ez zuten gerrari buruz hitz egin dezagun. Hori zeruan gertatu zen eta bere emaitzak eragina du guregan.
GUDUA ZERUAN
4, 5. a) Zer gertatu zen zeruan Jesu Kristo Errege bihurtu bezain laster? b) Apokalipsia 12:12aren arabera, zein izan zen zeruan gertatu zen gerraren ondorioa?
4 Liburu honetako aurreko kapituluak, Jesu Kristo 1914. urtean Errege bihurtu zela azaltzen du (Irakurri Daniel 7:13, 14). Hau gertatu bezain laster, Jesusek neurriak hartu zituen. Honakoa dio Bibliak: «Gudua izan zen zeruan: Mikel eta beronen aingeruak herensugearen aurka. Herensugea eta beronen aingeruak gogor borrokatu ziren». a Satanas eta bere aingeru gaiztoak, deabruak, gerra galdu eta zerutik lurrera jaurtiak izan ziren. Orduan, Jainkoaren aingeru leialek poz handia sentitu zuten Satanas eta bere deabruak kanporatuak izan zirelako. Baina gizakiek ez zuten poz berdina hartuko. Izan ere, Bibliak honakoa iragarri zuen: «Errukarriak, ordea, zuek, lur-itsasook, zuengana jaitsi baita deabrua amorru biziz, denbora gutxirako dela jakinik» (Apokalipsia 12:7, 9, 12).
5 Zein izan zen zeruan gertatu zen gerraren ondorioa? Bere haserrean, Satanasek nahigabea ekarriko zien lurreko bizidun guztiei. Kapitulu honetan ikusiko duzun bezala, orain bizi gara garai horretan. Baina honek «denbora gutxi» iraungo du. Eta Satanas berak badaki hau. Bibliak garai honi «azken egun[ak]» deitzen dio (2 Timoteori 3:1). Hau bai poza Jainkoak Satanasek lurrean duen eragina laster kenduko duela jakitean! Azter ditzagun gaur egun betetzen ari diren biblia-iragarpen batzuk. Hauek azken egunetan bizi garela erakusten dute. Baita Jainkoaren Erreinuak, laster, Jehoba maite dutenentzat betiko bedeinkapenak ekarriko dituela ere. Lehenik, ikus ditzagun Jesusek iragarri zuen seinalearen lau ezaugarri. Hauek gure garaia nolakoa izango zen erakusten dute.
AZKEN EGUNETAKO GERTAKARI NAGUSIAK
6, 7. Nola bete dira gaur egun Jesusen iragarpenak gerra eta goseteei buruz?
6 «Nazioa nazioaren kontra eta erreinua erreinuaren kontra altxatuko dira» (Mateo 24:7). Azkeneko mendean, milioika pertsona erailak izan dira gerra desberdinetan. Historialari britainiar batek honakoa idatzi zuen: «XX. mendea historian zehar ezagutzen den menderik odoltsuena izan da. [...] Mende honetan, denbora labur batzuetan izan ezik, beti izan da nonbait gerra edo gatazka armaturen bat». Worldwatch institutuko txosten batek honakoa dio: «[XX.] mendean gerraren ondorioz hil zirenen kopurua, K.o. lehenengo mendetik 1899. urteraino hil zirenen kopurua baino hiru aldiz handiagoa izan zen». 1914. urtetik aurrera 100 milioi lagun baino gehiago hil dira gerretan. Milioika lagunek miseria eta minak sufritu dituzte maite duten norbait gerran hil zaielako. Agian, zuri ere hil zaizu norbait gerran.
7 «Goseteak [...] izango dira han eta hemen» (Mateo 24:7). Janari ekoizpenak gorakada handia izan duela azken 30 urteetan esaten dute ikerlariek. Hala ere, goseteak izaten jarraitzen dute. Zergatik? Jendeak ez duelako nahikoa diru ez janik ezta ereiteko lurrik erosteko ere. Garapen bidean dauden herrietan, 1.000 milioi lagun baino gehiago egunean euro batekin edo gutxiagorekin bizi dira. Hauen gehiengoek gose kronikoa sufritzen dute. Munduko Osasun Erakundeak, urtero 5 milioi ume baino gehiago hiltzen direla elikadura urritasunagatik kalkulatzen du.
8, 9. Zerk erakusten du lurrikara eta izurriteei buruzko Jesusen iragarpenak bete direla?
8 «Lurrikara handiak izango dira» (Lukas 21:11). Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuaren arabera, 19 lurrikara handi izango dira urtero batez beste. Hain indartsuak dira hauek, eraikinak kaltetu eta lurra zartatzeko gai direla. Izan ere, eraikinak erabat suntsitzeko nahikoa indar duten lurrikarak urtero gertatu ohi dira. 1900. urtetik aurrera, lurrikarek 2 milioi lagun baino gehiago hil dituztela erakusten dute eskuragarri dauden txostenek. Informazio iturri batek honakoa dio: «Hobekuntza teknologikoek hil eta zauritutakoen kopurua oso gutxi murriztea lortu dute».
9 «Izurrite[ak]» izango dira «han eta hemen» (Lukas 21:11). Medikuntzan aurrerapen handiak izan arren, zahar eta berri diren gaixotasunez josita dago gizadia. Pentsa ezazu, adibidez, minbizi eta bihotzeko gaixotasunen kopurua zenbat handitu den. Bestalde, txosten batek dioen bezala, oso ezagunak diren 20 gaixotasun, beraien artean tuberkulosia, malaria eta kolera, ohiko bihurtu dira azkeneko hamarkadetan. Gainera, oso zaila da hauetariko batzuk botiken bidez sendatzea. Honetaz gain, 30 gaixotasun berri azaldu dira gutxienez. Eta batzuek sendabide ezagunik ez dutenez, heriotza eragiten dute.
AZKEN EGUNETAKO JENDEAREN EZAUGARRIAK
10. 2 Timoteori 3:1-5 pasarteak iragartzen dituen zein ezaugarri ikusten dituzu jendean?
10 Azken egunetan munduan izango ziren gertakariak azaltzeaz gain, gizartean aldaketa handiak izango zirela ere iragarri zuen Bibliak. Jendea nolakoa izango zen azaldu zuen Paulo apostoluak. Honakoa esan zuen: «Jakin behar duzu azken egunetan une latzak izango direla» (Irakurri 2 Timoteori 3:1-5). Paulok esan zuenaren arabera, hauek dira jendeak izango zituen ezaugarri batzuk:
-
berekoiak
-
diruzaleak
-
gurasoentzat errebeldeak
-
esker txarrekoak
-
bihotz-gogorrak
-
basatiak
-
Jainkoaren baino atseginen maitaleagoak
-
itxuraz erlijiozaleak, baina ekintzekin, beraien bizitzetan erlijioak eraginik ez duela azalduko zuten
11. Zer gertatuko zaie gaiztoei, 92. Salmoa 8aren arabera?
11 Horrelakoa al da jendea zure eskualdean? Ziur baietz! Ezaugarri txarrak dituzten pertsonak toki guztietan daude. Honek Jainkoak laster esku hartuko duela erakusten du, Bibliak esaten duen bezala: «Erne daitezela belarra bezain ugari gaiztoak, garatu gaizkile guztiak: betiko hondatuak izango dira!» (92. Salmoa 8 [92:7, NW]).
GERTAKARI BAIKORRAK
12, 13. Nola ugaritu da «benetako ezagutza» «azken garaian»?
12 Bibliak iragarri bezala, azken egunak nahigabez josiak daude. Arazoz betetako mundu honetan, hala ere, Jehoba gurtzen dutenen artean gertakari baikorrak ere badaude.
13 «Benetako ezagutza ugarituko da» iragarri zuen Daniel biblia-liburuak. Noiz gertatuko zen hau? «Azken garaian» (Daniel 12:4, NW). Jehobak, bera zerbitzatu nahi dutenei, Biblian aurkitzen diren egia baliotsuak hobeto ulertzen lagundu die 1914tik aurrera batez ere. Egia horien artean honako hauek daude: Jainkoaren izena eta asmoa zein diren, Jesu Kristoren eskaintza erreskate bezala nola eman zen, hildakoak zein egoeratan dauden eta berpizkundeari buruzko egia zein den. Honetaz gain, Jehobaren zerbitzariek beraiei on egin eta Jehoba goresten duen bizitza izaten ikasi dute. Honekin batera, Jainkoaren Erreinua zer den eta lurreko arazoak nola konponduko dituen hobeto ulertu dute. Eta zer egiten dute ezagutza honekin? Galdera honek, azken egunetan betetzen ari den beste profezia batetara zuzentzen gaitu.
14. Zenbateraino zabaldu dira Jainkoaren Erreinuari buruzko berri onak eta nortzuk ari dira horiek zabaltzen?
14 «Mundu guztian hots egingo da Jainkoaren erregetzaren berri on hau, herri guztiek haren berri izan dezaten» esan zuen Jesusek, «munduaren azkenar[i]» buruzko profezian (Irakurri Mateo 24:3, 14). Munduan zehar, Erreinuari buruzko berri onak, hau da, zer den, zer egingo duen eta nola lortu ditzakegun bere bedeinkapenak, 239 lurraldetan eta ehunka hizkuntzatan zabaltzen ari dira. Milioika Jehobaren lekukok, «nazio, arraza, herri eta hizkuntza guztietako[ak]», gogo biziz zabaltzen dituzte Jainkoaren Erreinuari buruzko berri onak (Apokalipsia 7:9). Jehobaren lekukoek, Bibliak benetan zer irakasten duen jakin nahi duten milioika lagunekin aztertzen dute Biblia. Jesusek «mundu guztiak gorroto izango» ziela benetako kristauei iragarri zuela jakinda, ez al da guzti hau profezia-betetze harrigarria? (Lukas 21:17).
ZER EGINGO DUZU?
15. a) Azken egunetan bizi garela uste al duzu? Zergatik? b) Zer izango da «azkena» Jehobaren aurka egoskor altxatzen direnentzat? Eta bere aginte zuzena onartzen dutenentzat?
15 Biblia-profezia asko betetzen ari direla ikusita, azken egunetan bizi garela uste al duzu? Jehobak aski dela esan arte zabalduak izango dira berri onak eta «orduan etorriko da azkena» (Mateo 24:14). Baina zer da «azkena»? Jainkoak gaiztakeriarekin bukatuko duen garaia da. Jehobak, Jesus eta bere aingeru boteretsuak erabiliko ditu bere aurka egoskor altxatzen direnak suntsitzeko (2 Tesalonikarrei 1:6-9). Satanas eta bere deabruek ezin izango dituzte nazioak gehiago okerbidera zuzendu. Honen ondoren, Jainkoaren Erreinuak bedeinkapenez beteko ditu bere aginte zuzena onartzen dutenak (Apokalipsia 20:1-3; 21:3-5).
16. Zer egin behar zenuke?
16 Satanasen munduaren bukaera gertu dagoenez, geure buruari galdetu behar genioke: «Zer egin behar nuke?». Jehobari eta bere baldintzei buruz gehiago ikastea oso zuhurra da (Joan 17:3). Jarrai ezazu buru-belarri Biblia aztertzen eta izan ezazu Jehobaren nahia egiten dutenekin elkartzeko ohitura (Irakurri Hebrearrei 10:24, 25). Ezagutu ezazu Jehoba bere Hitza aztertuz eta egin itzazu zure bizitzan beharrezkoak diren aldaketak Jehobaren onespena lortzeko (Santiago 4:8).
17. Zergatik harrapatuko du ezustean gehiengoa suntsiketa honek?
17 Jesusek ere honakoa iragarri zuen: nahiz eta azken egunetan bizi garela erakusten duten froga ugari egon, jendearen gehiengoak ez diete jaramonik egingo. Gaiztoen suntsiketa bat-batean etorriko da, inork espero ez duenean. Lapurrak gauez ustekabean etortzen diren bezala, suntsiketa honek gehiengoa ezustean harrapatuko du (Irakurri 1 Tesalonikarrei 5:2). Gizonaren Semearen etorrera edo Jesus azkeneko egunetan Jainkoaren Erreinuko errege izanik agintzen izango zen garaia, Noeren garaiarekin alderatu zuen Jesusek berak: «Uholdearen aurretik, jan-edanean ziharduen eta ezkondu egiten zen jendea, Noe ontzian sartu zen arte; eta ez ziren konturatu, uholdea iritsi eta denak eraman zituen arte. Gauza bera gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan ere» (Mateo 24:37-39).
18. Jesusen zein abisu hartu behar dugu kontuan?
18 Horregatik, Jesusek honakoa esan zien bere entzuleei: «Zabiltzate, bada, kontuz! Galdukeria, mozkorkeria eta bizitzako ardurak direla eta, ez bekizue gogoa motel, egun hura ustekabean gainera eror ez dakizuen, sarea bezala eroriko baita munduan bizi diren guztien gainera. Egon erne eta erregutu uneoro, gertatuko diren horiei guztiei ihes egiteko eta Gizonaren Semearen aurrean zutik [bere onespena izanda] irauteko kemena izan dezazuen» (Lukas 21:34-36). Jesusen hitzak kontuan hartzea oso garrantzitsua da. Zergatik? Jehobaren eta Gizonaren Semearen, hau da, Jesusen onespena dutenek itxaropen paregabea dutelako beraien zain: Satanasen sistemaren azkenetik bizirik irtetea eta oso gertu dagoen mundu zoragarrian betiko bizitzea! (Joan 3:16; 2 Pedro 3:13).
a Mikel, Jesusen beste izen bat dela erakusten duen informazio gehiago nahi izanez gero, jo eranskinaren «Nor da Mikel goiaingerua?» artikulura.