ERANSKINA
Aita, Semea eta Espiritu Santua: zein da egia hauei buruz?
TRINITATEAN sinesten duen jendeak Jainkoa hiru pertsonen elkartasuna dela esaten du, Aita, Semea eta Espiritu Santua. Hiru pertsona hauetariko bakoitza besteen berdina, ahalguztiduna eta hasierarik gabekoa dela dio
irakaskuntza honek. Trinitatearen arabera Aita Jainkoa da, Semea Jainkoa da eta Espiritu SantuaJainkoa da, baina Jainko bakarra da.Trinitatean sinesten duten askok irakaskuntza hau ezin dutela azaldu aitortu arren, Bibliak irakasten duena dela uste dute. Hala ere, aipagarria da «trinitate» hitza Bibliak inoiz ez duela aipatzen. Hortaz, irakasten al du Trinitatea Bibliak? Erantzuna jakiteko, azter dezagun Trinitatea Bibliako irakaskuntza dela frogatzeko bere jarraitzaileek maiz aipatzen duten biblia-txatala.
«HITZA JAINKOA ZEN»
Honela dio Joan 1:1ek: «Hasieran bazen Hitza eta Hitza Jainkoarekin zegoen, eta Hitza Jainkoa zen» (La Biblia de Jerusalén). Aurrerago, kapitulu berean, «Hitza» Jesus dela argi eta garbi azaltzen du Joan apostoluak (Joan 1:14). Pasarte honetan Hitzari Jainkoa deitzen zaionez, batzuek, Semeak eta Aitak Jainko bera osatzen dutela sinesten dute.
Kontuan hartu behar da biblia-atal hau jatorrian grekoz idatzi zela. Geroago, itzultzaileek beste hizkuntza batzuetara itzuli zuten testu grekoa. Biblia-itzultzaile batzuek, hala ere, ez zuten «Hitza Jainkoa zen» esaldia erabili. Zergatik? Itzultzaile hauek Biblia idazteko erabili zen grekoa ezagutzen zutenez, esaldi hori beste era batera itzuli behar zela erabaki zutelako. Baina nola? Hona hemen adibide batzuk: «Hitza izaki jainkotiarra zen» (La Bible du Centenaire) eta «jainko zen Hitza» (J. J. Bartolomeren Cuarto Evangelio. Cartas de Juan). Itzulpen hauen arabera, Hitza ez da Jainkoa bera. Jehobaren izakien artean duen goi-mailako karguarengatik, Hitzari «jainko» esaten zaio. Izan ere, hemen, «jainko» hitzak «boteretsua» esan nahi du.
ARGIBIDE GEHIAGO
Jende askok ez dugu Biblia idazteko erabili zen grekorik ezagutzen. Beraz, nola jakin dezakegu Joan apostoluak zer esan nahi zuen benetan? Pentsa ezazu adibide honetan: irakasle batek gai bat azaltzen die bere ikasleei. Aurrerago, ikasleek iritzi Joan 1:1 ulertzeko, Joanen ebanjelioan Jesusen karguari buruzko argibide gehiago bilatu ditzakezu. Eta horrela, ondorio zuzenera helduko gara.
ezberdinak dituzte irakasleak esan nahi zuenari buruz. Nola argituko dute ikasleek gaia? Irakasleari argibide gehiago eskatuz. Dudarik gabe, argibide gehiago aztertzeak gaia hobeto ulertzen lagunduko die. Era berean,Azter dezagun, adibidez, Joanek lehengo kapituluan 18. txatalean idatzi zuena: «Jainkoa ez du inork inoiz ikusi». Bestalde, Joanek honakoa ere esan zuen: «Eta Hitza gizon egin zen eta gure artean jarri bizitzen. Ikusi dugu haren Jainko-aintza» (Joan 1:14). Beraz, badakigu jendeak Jesus ikusi zuela, hau da, Semea. Nola, orduan, izan daiteke Semea Jainko ahalguztidunaren parte? Joanek Hitza «Jainkoarekin» zegoela ere esaten du. Baina, nola egon liteke inor beste batekin eta, era berean, pertsona hori bera izan? Are gehiago, Joan 17:3ak dioen bezala, Jesusek ezberdintze argia egin zuen bere burua eta bere zeruko Aitaren artean. «Egiazko Jainko bakar[ra]» deitu zion bere Aitari. Eta ebanjelioaren bukaeran, hitz hauekin laburtu zuen Joanek gai hau: «Hemen kontatuak Jesus Mesias eta Jainkoaren Semea dela sinets dezazuen idatzi dira» (Joan 20:31). Ohartu al zara? Jesusi Jainkoaren Semea deitzen zaio, ez Jainkoa. Joanen ebanjelioan emandako argibide hauek Joan 1:1 nola ulertu behar dugun azaltzen dute. Jesus, Hitza, «jainko» bat da, goi-mailako kargua duelako, baina ez da Jainko ahalguztiduna bezalakoa.
ARGIBIDEAK BAIEZTATU
Itzul gaitezen irakasle eta ikasleen adibidera. Jo dezagun ikasle batzuek zalantzak dituztela oraindik, nahiz eta irakaslearen beste argibideak entzun. Zer egin dezakete? Beste irakasle batengana jo argibide gehiagoren eskean. Bigarren irakasle honek lehenengoaren azalpena ontzat ematen badu, zalantzak argituak geratuko dira ikasle gehienentzat. Antzera, zuk ere zalantzak izan ditzakezu Jesus eta Jainko ahalguztidunaren arteko harremanari buruz Joanek esan nahi zuenaz. Beraz, beste biblia-idazle batengana jo dezakezu argibide gehiagoren bila. Azter ezazu, esaterako, Mateok idatzi zuena. Mateo 24:36). Nola baieztatzen dute hitz hauek Jesus ez dela Jainko ahalguztiduna?
Sistema honen amaierari buruz hitz egiterakoan, Jesusen hitzak aipatu zituen: «Baina zein egunetan edo ordutan gertatuko den, ez daki inork, ez zeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak bakarrik baizik» (Aitak Semeak baino gehiago dakiela esan zuen Jesusek. Beraz, Jesus Jainko ahalguztidunaren parte izango balitz, bere Aitak dakien guztia jakingo luke. Ondorioz, Semeak eta Aitak ezin dute berdinak izan. Hala ere, inork esan dezake: «Jesusek bi izate ditu. Hemen, gizon bezala hitz egiten du». Baina, nahiz eta hau horrela izan, zer esan dezakegu espiritu santuari buruz? Aitarekin batera Jainko berbera osatzen badu, zergatik ez du Jesusek esaten espiritu santuak badakiela sistema honen amaierari buruz Aitak dakiena?
Zure biblia-ikastaroarekin aurrera egiten duzun heinean, gai honekin lotura duten biblia-pasarteak ezagunagoak egingo zaizkizu. Hauek Aita, Semea eta espiritu santuari buruz egia zein den argi uzten dute (90. Salmoa 2; Eginak 7:55; Kolosarrei 1:15).