Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

9. IKASGAIA

Nola izan daiteke zoriontsu zure familia?

Nola izan daiteke zoriontsu zure familia?

1. Zergatik da ezinbestekoa legezko ezkontza familiaren zoriontasunerako?

 Berri onak Jehoba, Jainko zoriontsuaren eskutik datoz. Beraz, familiak zoriontsu izatea nahi du (1 Timoteori 1:11). Berak sortu zuen ezkontza. Familiaren zoriontasunerako legezko ezkontza funtsezkoa da, haurrak hazteko giro segurua ematen baitu. Kristauek ezkontza erregistroari buruzko tokiko legedia errespetatu behar lukete.​—Irakurri Lukas 2:1, 4, 5.

 Zer deritzo Jainkoak ezkontzari buruz? Gizonezko eta emakumezkoaren arteko harreman iraunkorra izatea nahi du. Jehobak senar-emazteak elkarri leialak izatea nahi du (Hebrearrei 13:4). Dibortzioari gorroto dio (Malakias 2:16). Beraz, ez die kristauei dibortziatu eta berriro ezkontzen uzten «lizunkeriagatik izan ezik» (Mateo 19:9, NM).​—Irakurri Mateo 19:3-6.

2. Zein tratu eman behar diote elkarri senar-emazteak?

 Jehobak gizon eta emakumeak, ezkonlagun bezala, elkarren osagarri izateko sortu zituen (Hasiera 2:18). Familia-buru izanda, senarrak aurre hartu behar luke familiaren behar fisikoak asetzen, baita Jainkoari buruz irakasten ere. Bere buruari uko egin behar lioke bere emazteari dion maitasunarengatik. Senar-emazteek elkar maitatu eta errespetatu behar lukete. Perfektuak ez direnez, barkatzen ikastea da ezkontideen zorionerako gakoa.​—Irakurri Efesoarrei 4:31, 32; 5:22-25, 33; 1 Pedro 3:7.

3. Bertan behera utzi behar al zenuke zoriontsua ez den ezkontza?

 Zuen ezkontzan zailtasunak badituzue, biok elkarri maitasuna azaltzeko ahaleginak egin behar dituzue (1 Korintoarrei 13:4, 5). Jainkoaren Hitzak ez du senar-emazteak banantzea gomendatzen ezkontzetan arruntak diren arazoen konponbide gisa.​—Irakurri 1 Korintoarrei 7:10-13.

4. Seme-alabak, zer nahi du Jainkoak zuentzako?

 Jehobak zu zoriontsu izatea nahi du. Gaztaroaz gozatzeko aholkurik onenak ematen dizkizu. Zure gurasoen jakinduria eta esperientziari onura ateratzea nahi du (Kolosarrei 3:20). Zure Sortzailea eta bere Semearen alde gauzak egiteaz gozatzea ere nahi du Jehobak.​—Irakurri Kohelet 11:9–12:1; Mateo 19:13-15; 21:1516.

5. Gurasoak, nola izan daitezke zoriontsu zuen seme-alabak?

 Gogor lan egin behar duzue zuen seme-alabei janaria, etxebizitza eta jantziak emateko (1 Timoteori 5:8). Baina, zuen seme-alabak zoriontsu izan daitezen, Jainkoa maitatu eta ezagut dezaten irakatsi behar diezue (Efesoarrei 6:4). Zuek Jainkoari diozuen maitasunaren ereduak beraien bihotzean eragin sakona izan dezake. Zuen irakaspenak Jainkoaren Hitzean oinarriturik badaude, zuen seme-alaben pentsaera onerako molda dezakete.​—Irakurri Deuteronomioa 6:4-7; Esaera Zaharrak 22:6.

 Zuek seme-alabei adore emateak eta goraipatzeak mesede egingo die. Zuzenketa eta diziplina ere behar dituzte. Prestakuntza honek zoriontasuna lapurtu ahal dieten jokabideetatik babesten ditu (Esaera Zaharrak 22:15). Hala ere, diziplina ez da inoiz gogorregia edo krudela izan behar.​—Irakurri Kolosarrei 3:21.

 Jehobaren lekukoek guraso eta seme-alabei laguntzeko bereziki idatzitako hainbat liburu argitaratu dituzte. Liburu hauek Biblian oinarritzen dira.​—Irakurri 19. Salmoa 8, 12 [19:7, 11, NW].