Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

13. IKASGAIA

Zer dira erlijioari buruzko berri onak?

Zer dira erlijioari buruzko berri onak?

1. Onak al dira erlijio guztiak?

 Erlijio guztietan jende egiazalea bada. Berri onak dira Jainkoak pertsona hauek ikusten dituela eta beraietaz arduratzen dela. Baina tamalez, erlijioa helburu gaiztoetarako erabilia izan da (2 Korintoarrei 4:3, 4; 11:13-15). Albistegiek diotenez, erlijio batzuk terrorismo, genozidio, gerra eta haurren aurkako gehiegikerietan sartuta daude. Nola ez ditu goibelduko honek Jainkoaren sinestun zintzoak?​—Irakurri Mateo 24:3-5, 11, 12.

 Egiazko erlijioak Jainkoari aintza ematen dion bitartean, gezurrezko erlijioak iraindu egiten du. Biblian ez dauden ideia faltsuak irakasten ditu, hala nola Jainkoari eta hildakoei buruzkoak. Baina Jehobak jendeak berari buruzko egia ezagutzea nahi du.​—Irakurri Kohelet 9:5, 10; 1 Timoteori 2:3-5.

2. Zeintzuk dira erlijioari buruzko berri onak?

 Zorionez, Jainkoa maite dutela esan arren Satanasen mundua maitatzen duten erlijioek ez dute Jainkoa engainatzen (Santiago 4:4). Jainkoaren Hitzak gezurrezko erlijio guztiei «Babilonia handia» esaten die. Noeren garaiko uholdearen ondoren gezurrezko erlijioa hasi zen antzinako hiria Babilonia izan zen. Aurki, gizateria engainatu eta zapaltzen duen erlijioari bat-bateko bukaera emango dio Jainkoak.​—Irakurri Apokalipsia 17:1, 2, 5, 16, 17; 18:8.

 Badira berri on gehiago. Jehobak ez ditu ahazten munduan zehar gezurrezko erlijioetan sakabanaturik dauden pertsona egiazaleak. Hauek elkartzen ari da egia irakatsiz.​—Irakurri Mikeas 4:2, 5.

3. Zer egin behar luke pertsona egiazaleak?

Egiazko erlijioa jendea bateratzen ari da

 Egia eta ona dena maite dituen jendeaz arduratzen da Jehoba eta gezurrezko erlijioa uztera bultzatzen du. Jainkoa maite dutenak berari atsegin emateko aldaketak egiten saiatzen dira.​—Irakurri Apokalipsia 18:4.

 Lehenengo mendean pertsona egiazaleek, apostoluen eskutik berri onak entzun zituztenean, pozez erantzun zuten. Jehobaren eskutik bizimodu berri bat ikasi zuten, bizimodu zoriontsuagoa, itxaropena eta zentzua eskeintzen zituena. Eredu bikainak dira gaur pertsona hauek guretzako, berri onei erantzuna eman baitzieten beraien bizitzan Jehoba aurrena ipiniz.​—Irakurri 1 Tesalonikarrei 1:8, 9; 2:13.

 Gezurrezko erlijiotik itzuli direnei ongietorria ematen die Jainkoak bere familian. Jehobaren gonbite goxo hau onartzen baduzu, bere adiskidetasuna lortuko duzu, baita Jehobaren adoratzaileen familia berri eta maitekorra, eta betiereko bizia ere.​—Irakurri Markos 10:29, 30; 2 Korintoarrei 6:17, 18.

4. Nola ekarriko du Jainkoak poza lurralde guztietara?

 Gezurrezko erlijioen aurka datorren epaiketa berri ona da. Honek mundu osoa askatuko du orain duen estutasunetik. Gezurrezko erlijioek ez dute gizateria berriro desbideratu eta zatituko. Biziko diren guztiak egiazko Jainko bakarraren adorazioan elkarturik izango dira.​—Irakurri Apokalipsia 18:20, 21; 21:3, 4.