Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Apirilak 8-14

SALMOAK 26-28

Apirilak 8-14

sjj 34. kanta eta otoitza | Hasierako adierazpenak (1 min)

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN

1) Nola sendotu zuen Dabidek bere integritatea?

(10 min)

Dabidek pertsona hobea bihurtzen laguntzeko eskatu zion Jehobari (Sl 26:1, 2; w04 1/12 14 ¶8-9)

Dabidek lagun kaltegarriak saihestu zituen (Sl 26:4, 5; w04 1/12 15 ¶12-13)

Dabidek Jehoba adoratzea maite zuen (Sl 26:8; w04 1/12 16 ¶17-18)


Dabidek akatsak egin zituen arren, bihotzezko integritatea erakutsi zuen, Jehoba bihotz osoz maitatuz eta zerbitzatuz (1Er 9:4). Izan ere, Jehobari zion leialtasuna denek argi ikusi zezaketen.

2) Irakaspen preziatuak

(10 min)

  • Sl 27:10. Nola kontsolatzen gaitu bertset honek lagun minek baztertzen gaituztela sentitzen dugunean? (w06 15/7 28 ¶15)

  • Zer irakaspen preziatu aurkitu dituzu aste honetako irakurketan?

3) Biblia irakurketa

(4 min) Sl 27:1-14 (th 2 ikasgaia)

HOBETU PREDIKAZIOAN

4) Elkarrizketa hasi

(2 min) ETXEZ ETXE. Erabili irakasteko kiteko eskuorri bat. (th 3 ikasgaia)

5) Jarraipena egin

(4 min) ETXEZ ETXE. Aztertu etxeko jabearekin aurreko bisitan utzitako eskuorriaren azken orrialdeko galdera. Erakutsi jw.org webgunea eta bertan aurkitu daitekeenaren adibide bat. (lmd 9 ikasgaiko 3 ideia)

6) Hitzaldia

(5 min) lmd A eranskineko 3 ideia. Izenburua: Lurreko ingurumen arazo guztiak konponduko dira. (th 13 ikasgaia)

KRISTAUON BIZIMODUA

sjj 128. kanta

7) Garbitasun morala mantentzen duten gazteak

(15 min) Hitzaldia parte hartzearekin.

Lekuko gazteek garbitasun morala mantentzeko ahalegin handiak egin behar dituzte. Inperfektuak dira eta, adinagatik, euren sexu desioak oso indartsuak izan daitezke; beraz, ondo dagoena egitea zaila izan daiteke (Erm 7:21; 1Ko 7:36). Honetaz gain, inguruko askok sexu harreman heterosexualak eta homosexualak izateko etengabe presionatzen dituzte (Efe 2:2). Oso harro sentitzen gara beraiez, Jehobari leial mantentzen baitira.

Ipini hurrengo BIDEOA: Nire gazte bizitza: Nola jasan dezaket ezkondu aurretik sexua izateko presioa? Ondoren galdetu:

  • Zer presio jasan zuten Cory-k eta Kamryn-ek?

  • Zerk lagundu zien integritateari eusten?

  • Zein Biblia printzipiok lagundu zaitzake antzeko presioak jasaten?

8) Kongregazioko Biblia ikasketa

(30 min) bt 8 kap. ¶5-12

Amaierako adierazpenak (3 min) | sjj 38. kanta eta otoitza