Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Joan nahi al duzu Erreinuaren berri-emaileen eskolara?

Joan nahi al duzu Erreinuaren berri-emaileen eskolara?

23 eta 65 bitarteko adina al duzu eta denbora osoko zerbitzuan al zaude? Osasuntsu al zaude eta behar handiagoa dagoen edonora joateko prest al zaude? Baietz erantzun baduzu, Erreinuaren berri-emaileen eskolara joatea pentsatu al duzu? Lehenengo eskola izan zenetik, milaka senar-emazte eta anai-arreba ezkongabek egin dute eskaera. Hala ere, anaia ezkongabe gehiago behar ditugu. Eskatu Jehobari bera pozteko eta bere Semea imitatzeko duzun desioa handitzeko (Sal 40:8NW; Mt 20:28; Heb 10:7, NW ). Ondoren, aztertu ezazu zer ardura eta eginkizun dituzun. Esaterako, familiako ardurak, lana edo zorren bat ordaintzea. Kasu hauetan, aldaketarik egin al dezakezu eskolara joateko?

Zer ate ireki zaizkie prestaketa hau jaso duten graduatuei? Graduatu batzuk, beste hizkuntzak hitz egiten diren eremuetara edota hirietako jendaurreko predikazioan parte hartzera bidali dituzte. Beste batzuk, eskualde-arduradunen ordezkari, eskualde-arduradunak edota misiolariak izendatu dituzte. Jehobaren zerbitzuan egin dezakezunari buruz hausnartzean, Isaiasen hitzak esango dituzu: «Prest nauzu, bidali neu» (Is 6:8).

IKUSI MISIOLARIAK UZTAKO LANGILEAK BIDEOA ETA, GERO, ERANTZUN ONDORENGO GALDERAK:

  • Nola aukeratzen dira misiolariak?

  • Zer lan ona egiten dute misiolariek?

  • Zer bedeinkapen jasotzen dituzte misiolariek?