Olibondoaren parabola
Zer irudikatzen dute olibondoaren zati desberdinek?
-
Zuhaitza: Jainkoak Abrahamekin egindako itunarekin loturiko helburuaren betekizuna.
-
Enborra: Jesus, Abrahamen ondorengotzaren atal nagusia.
-
Adarrak: 144.000 gantzutuak, Abrahamen ondorengotzaren bigarren atala.
-
Moztutako adarrak: Jesusi uko egin zioten judutarrak.
-
Txertatutako adarrak: Espirituz gantzuturiko nazioetako kristauak.
Aurresan bezala, Abrahamen ondorengoak diren Jesus eta 144.000 gantzutuek bedeinkapenak ekarriko dituzte «lurreko herri» guztientzat (Has 22:18; Erm 11:12).
Zer ikasten dut Jehobari buruz Abrahamen ondorengotzarekin loturiko helburua betetzeko modua ikusirik?