KRISTAUON BIZIMODUA
Zer pentsatuko du Jehobak?
Erabaki bat hartu aurretik, berdin dio handia edo txikia izan, galde diezaiogun geure buruari: «Zer pentsatuko du Jehobak?». Jehobaren pentsamendua erabat inoiz ezagutuko ez dugun arren, bere Hitzean «edozein eginbehar onetarako prest» egoteko behar duguna azaltzen digu (2 Tm 3:16, 17; Erm 11:33, 34). Jesusek argi ulertzen zuen Jehobaren nahia eta honi lehentasuna eman zion bere bizitzan (Jn 4:34). Jesusek egin zuen bezala, egin dezagun ahal dugun guztia Jehoba poztuko duten erabakiak hartzeko (Jn 8:28, 29; Ef 5:15-17).
IKUSI JARRAI DEZAGUN JEHOBAREN NAHIA ZEIN DEN ULERTZEN (LB 19:18) BIDEOA ETA, JARRAIAN, ERANTZUN ONDORENGO GALDERAK:
-
Zergatik jarri behar ditugu praktikan biblia-printzipioak gure bizitzan?
-
Zein biblia-printzipiok laguntzen digute musika aukeratzean?
-
Zein biblia-printzipiok laguntzen digute janzteko eta apaintzeko era aukeratzean?
-
Bizitzako beste zein alderditan laguntzen digute biblia-printzipioek?
-
Nola hobetu dezakegu Jehobaren nahia zein den ulertzeko gaitasuna?