Hondamendietarako laguntza-lanak
Kristauen zerbitzuak bi helburu garrantzitsu betetzen ditu: «adiskidetzeko zerbitzua» edo gure predikatze lana eta «fededunen aldeko» zerbitzua edo laguntza-lanak (2 Ko 5:18-20; 8:4). Beraz, larrialdian dauden anai-arrebei laguntzea gure zerbitzu sakratuaren parte da. Zer lortzen dugu parte-hartzean?
-
Anai-arrebei beraien beharrak asetzeko behar dutena ematea (2 Ko 9:12).
-
Kaltetuei beraien jarduera eta ohitura espiritualetara itzultzen laguntzea. Besteak beste, gogo biziz predikatzea Jehobari dioten esker ona adierazteko (2 Ko 9:12).
-
Jehoba gorestea (2 Ko 9:13). Hondamendietarako laguntza-lanak guztiei ematen die testigantza, baita Jehobaren lekukoei buruz ikuspuntu negatiboa dutenei ere.