Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Ba al zenekien?

Ba al zenekien?

Jehobak bi hegazti-moten eskaintza onartzen zuen. Zergatik zen hau eskertzekoa?

MOISESEN legepean, Jehobak usapalak eta usoak eskaintzea onartzen zuen. Eskaintzei buruzko arauetan beti elkarrekin aipatzen dira bi hegazti hauek. Israeldarrek bata edo bestea eskaini zezaketen (Lb 1:14; 12:8; 14:30). Zergatik zen eskertzekoa aukera hau izatea? Batetik, usapalak ezin zirelako beti lortu. Zergatik ez?

Usapala

Usapalak hegazti migratzaileak dira. Hilabete beroenetan Israelen egoten dira eta urrian hegoalderantz joaten dira, herrialde epelagoetara. Udaberria iristen denean bueltatzen dira Israelera (Kt 2:11, 12; Jr 8:7). Horregatik, antzinako israeldarrentzat zaila zen neguan usapalak eskaintzea.

Haitz-usoa

Bestetik, usoak migratzaileak izaten ez direnez, urte osoan zehar egoten ziren Israelen. Gainera, etxekotu egiten zituzten (Konparatu Joan 2:14, 16). Bibliako landare eta animaliei buruzko liburu batek (Bible plants and animals) dio: «Palestinako herri guztietan etxe-usoak egoten ziren. Etxe bakoitzeko horma batean zulo edo usategi bat egoten zen txori hauek bertan bizi ahal izateko» (Konparatu Isaias 60:8).

Usoa usategian

Jainkoak urte osoan zehar lortu zitezkeen txoriak eskaintzea onartzen zuen. Honek Jehoba oso maitekorra eta arrazoitsua dela erakusten du.