Irakurleen galderak
Zergatik aipatu zituen Jesusek hil baino lehentxeago 22. Salmoa 2ko Dabiden hitzak?
Jesusek, hil baino lehenago esan zituen hitzen artean, Mateo 27:46an eta Markos 15:34an aurkitzen ditugunak daude: «Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?». Hau esatean, 22. Salmoa 2 [22:1, NW ] bertsetean Dabid salmogileak idatzi zituen hitzak bete zituen Jesusek. Ez dugu pentsatu behar Jesusek hitz hauek aipatzean, Jehobak huts egin ziola pentsatzen zuenik edo momenturen batean fedea galdu zuenik. Horren ordez, argi ulertzen zuen zergatik hil behar zuen eta hori egiteko prest zegoen (Mt 16:21; 20:28). Gainera, bazekien bere heriotza iristerako, Jehobak ematen zion babesa kendu beharko ziola (Jb 1:10). Hau eginez Jesusi beti leial izango zela erakusteko aukera eman zion, nolako heriotza izango zuen axola gabe (Mk 14:35, 36).
Orduan, zergatik esan zituen Jesusek salmo honetako hitzak? Nahiz eta segurtasun osoz ezin dugun esan, aztertu ditzagun aukera batzuk. a
Hitz hauek esatean, Jesus beharbada bere heriotza geldiarazteko Jehobak ez zuela ezer egingo azpimarratzen ari zen. Jesusek Jehobaren laguntzarik gabe ordaindu behar zuen erreskatea eta «gu guztion onerako jasan [behar] zuen» heriotza (Heb 2:9).
Sal 22:8, 9, 16, 17, 19, 25 [22:7, 8, 15, 16, 18, 24, NW ]). Gainera, salmoaren azkeneko bertsetek Jehoba ohoratu eta lur osoko Errege dela esaten dute, eta hau ere gogoratuko zuten (Sal 22:28-32 [22:27-31, NW ]).
Salmo honetako hitz gutxi hauek aipatzean, Jesus agian salmo osoan arreta jartzen ari zen. Garai hartan ohikoa zen juduek salmoak buruz ikastea. Salmo bateko bertseta entzutean, berehala salmo osoan pentsatzen zuten. Hau bada Jesusek egin nahi zuena, juduak ziren bere jarraitzaileei bere heriotzarekin zerikusia zuten salmo honetako profeziak gogoratzen lagunduko zien (Dabiden hitz horiek aipatzean, litekeena da Jesus errugabe zela azpimarratzen egotea. Hil baino lehenago, Jesusek legez kanpoko auzi bat jasan behar izan zuen eta Jainkoaren aurkako hitzak esatearen erruduntzat jo zuten (Mt 26:65, 66). Sanedrina azkar-azkar elkartu zen gauaren ilunean eta ez zituen arau legalak jarraitu auzia egiterakoan (Mt 26:59; Mk 14:56-59). Erantzunik behar ez zuen galdera hau eginez, ez zuela horrelako zigorra merezi zuen ezer egin azpimarratzen ari zen Jesus.
Agian Jesus besteei honakoa gogorarazten ari zen: Nahiz eta Jehobak Dabid, salmo honen idazlea, sufritzen utzi, honek ez zuen esan nahi Jehobaren onespena galdu zuenik. Dabiden galdera honek ez zuen erakusten fede falta zuenik. Izan ere, galdera egin ondoren, Dabidek, konfiantza osoz, Jehobak bere herria salbatuko zuela esan zuen, eta Jehobak bedeinkatzen jarraitu zuen (Sal 22:24, 25, 28 [22:23, 24, 27, NW ]). Era berean, nahiz eta Jesus, Dabiden Semea, habean sufritzen ari, honek ez zuen esan nahi Jehobaren onespena galdu zuenik (Mt 21:9).
Jesusek bere integritatea erabat frogatu zezan, Jehobak bere babesa kendu behar zion eta, agian, horrek sortzen zion tristura handia adierazten ari zen. Jehobaren hasierako helburua ez zen bere Semeak sufritzea eta eraila izatea. Baina beharrezkoa bihurtu zen Adam eta Ebak desobeditu zutenean. Jesusek ez zuen ezer txarrik egin, baina sufritu eta hil egin behar zuen. Zertarako? Alde batetik, Satanasen galderak erantzuteko; bestetik, erreskatea emateko eta, horrela, gizakiak galdu zuena berreskuratzeko (Mk 8:31; 1 P 2:21-24). Hau lortzeko, Jesusen bizitzan lehen aldiz, Jehobak bere babesa kendu behar zion denbora batez.
Beharbada, Jesus bere jarraitzaileei honakoa pentsatu zezaten laguntzen ari zitzaien: Zergatik utzi ote zion Jehobak horrelako heriotza jasaten? b Jesusek bazekien gaizkile gisa habean hiltzeak askori estropezu eginaraziko ziela (1 Ko 1:23). Baina bere jarraitzaileek bere heriotzaren benetako arrazoian arreta jartzen bazuten, gaizkile bat zela pentsatu beharrean, beraien Salbatzailea zela jakingo zuten (Ga 3:13, 14).
Jesusek hitz hauek aipatzearen arrazoia zein den axola gabe, bazekien habean hiltzearekin Jehobaren nahia egiten ari zela. Salmo hau aipatu eta gutxira esan zuen: «Betea da dena» (Jn 19:30; Lk 22:37). Bai, momentu batez Jehobaren babesa ez izateak lurrean zuen eginkizuna erabat burutzen utzi zion. «Moisesen legean, profeten liburuetan eta salmoetan» idatzia zegoen guztia betetzen ere utzi zion (Lk 24:44).
a Ikusi ale honetako «Zer ikasi dezakegu Jesusen azken hitzetatik?» artikuluko 9 eta 10 paragrafoak ere.
b Bere zerbitzuan zehar, batzuetan Jesusen galderak eta esaten zituen gauzak ez ziren berak sentitzen zuena adierazteko, baizik eta bere jarraitzaileei pentsatzen zutena esatera animatzeko (Mk 7:24-27; Jn 6:1-5; ikusi aldizkari honetako 2010eko urriaren 15eko aleko 4 eta 5 orrialdeak).