Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Entzuten al ditu Jainkoak zure otoitzak?

Entzuten al ditu Jainkoak zure otoitzak?

Otoitz egiten duzunean, uste al duzu Jainkoak benetan entzuten dizula?

ZER DIO BIBLIAK?

  • Jainkoak entzuten dizu. Bibliak honakoa ziurtatzen digu: «Hurbil da Jauna dei egiten diotenengandik, benetan dei egiten diotenengandik. [...] Haien oihuak entzun eta salbatu egiten ditu» (145. Salmoa 18, 19).

  • Jainkoak zuk berari otoitz egitea nahi du. Bibliak honakoa egitera gonbidatzen gaitu: «Gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez» (Filipoarrei 4:6).

  • Jainkoa zutaz benetan arduratzen da. Jainkoak zure kezkak eta arazoak ezagutzen ditu, eta lagundu nahi zaitu. Bibliak honakoa dio: «Utzi Jainkoari zeuen kezka guztiak, bera baita zuetaz arduratzen» (1 Pedro 5:7).