Erantzuna jakitea garrantzitsua da
Zergatik da hain garrantzitsua Sortzailerik ote dagoen jakitea? Frogak aztertu ondoren, Jainko ahalguztiduna existitzen den ondoriora iritsi bazara, agian, Biblia bere Hitza ote den konprobatu nahiko duzu. Eta Biblian sinesten baduzu, hurrengo onurak izango dituzu:
Bizitzaz gehiago gozatuko duzu
BIBLIAK DIOENA: «[Jainkoak] nolakoa den erakutsi zizuen gauza onak eginez: zerutik euria eta uzta aberatsak emanez, janariz asez eta zuen bihotzak poztasunez betez» (Eginak 14:17).
ZER ESAN NAHI DU? Naturan gozatzen dituzun gauza guztiak Sortzailearen opariak dira. Eta opari horiek are gehiago eskertuko dituzu bera zutaz zenbat arduratzen den jakiten duzunean.
Egunerokorako aholku onak aurkituko dituzu
BIBLIAK DIOENA: «Ikasiko duzu zuzen, zintzo eta prestu izaten, eta ongi jokatzen» (Esaera Zaharrak 2:9).
ZER ESAN NAHI DU? Zure Sortzailea denez, Jainkoak badaki zoriontsu izateko zer behar duzun. Biblia aztertzean, bizitzan lagunduko dizuten aholku asko aurkituko dituzu.
Zure galderen erantzunak aurkituko dituzu
BIBLIAK DIOENA: «Jainkoa ezagutzera iritsiko zara» (Esaera Zaharrak 2:5).
ZER ESAN NAHI DU? Sortzaile bat dagoela jakiteak galdera garrantzitsuei erantzuten lagunduko dizu, adibidez: Zein da bizitzaren helburua? Zergatik dago horrenbeste sufrimendu? Zer gertatzen da hiltzen garenean? Biblian, asetuko zaituzten erantzunak aurkituko dituzu.
Etorkizuna esperantzaz ikusiko duzu
BIBLIAK DIOENA: «Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak» (Jeremias 29:11).
ZER ESAN NAHI DU? Jainkoak etorkizunean gaiztakeria, sufrimendua, baita heriotza ere, kenduko dituela promesten du. Jainkoaren promesetan konfiantza baduzu, esperantza horrek eguneroko arazoei ausardiaz aurre egiten lagunduko dizu.