Britainia Handiko 7. argazki bilduma (2018ko irailetik 2019ko otsailera)
Argazki bilduma honetan 2018ko irailetik 2019ko otsailera Jehobaren lekukoen Britainia Handiko sukurtsal berriaren eraikuntza-lanetan egindako aurrerapena ikusi ahal izango duzu.
2018ko irailak 25 (A bizilekua)
Lurra prestatzeaz arduratzen den taldeak eta mekanika-taldeak ur-hodi nagusiaren sekzio luzea maneiatzen dute bi hondeamakina erabiliz. Bulegoen eraikuntza ikusi daiteke atzealdean.
2018ko irailak 26 (Hegoaldeko produkzio-eraikuntza)
Kontratistak kanpoko fatxada jartzen ari dira. Panelen koloreak eta eredua eraikina inguruko paisaiarekin bat etortzeko diseinatu dira.
2018ko irailak 27 (Hegoaldeko produkzio-eraikuntza)
Lurrean hormigoia isuri ondoren, kontratistek lurra leuntzen duten makinak erabiltzen dituzte gainazala laua, leuna eta iraunkorra uzteko.
2018ko urriak 4 (Bulegoen eraikuntza)
Ipar-ekialdeko airetiko ikuspegia. Aurrealdean, lurra prestatzeaz arduratzen den taldeak zonaldea garbitu eta harrera nagusiko aparkalekuaren lurzorua prestatzen du. Ezkerraldean, bulegoen bi eraikuntzak lotzen dituen harrerako altzairuzko egitura amaituta dago. Iparraldeko eta hegoaldeko produkzio-eraikuntzak atzealdean ikusten dira.
2018ko urriak 10 (Sukurtsal gunea)
A bizilekuaren ondoan, neurtzaileak lorezainen lana gainbegiratu eta neurtzen du. Lorezaintza-lana proiektuaren hasieran egin zenez, zuhaitzak eta landareak landatuta egongo dira eraikuntza lanak amaitzen diren garaierako.
2018ko urriak 31 (F bizilekua)
Margotzaileek erretxinazko pinturaz estaltzen dute aparkalekuko lurzorua. Hauetako batek iltzedun osagarriak gehitu dizkio botei zoruan arrastorik ez uzteko. Erretxinazko pinturaz estaltzeak zorua iraunkorragoa egiten du eta olio arrastoak agertzea zailtzen du. Hau egitea oso egokia da autoak aparkatzeko guneetan.
2018ko azaroak 6 (Hegoaldeko produkzio-eraikuntza)
Iturginek lantoki handia berotuko duten panel erradiatzaileak zintzilikatzeko erabiliko diren kateak neurtu eta mozten dituzte.
2018ko azaroak 6 (Bulegoen eraikuntza)
Langileak bulegoen eraikuntzaren barnealdean lehenengo pintura-geruza ematen ari dira. Bulego bakoitzaren gainaldean berokuntza, aire girotu eta aireztapeneko sistemak daude zintzilikaturik. Hauek babesteko plastiko beltz batez estalita daude.
2018ko azaroak 8 (Bulegoen eraikuntza)
Langileak altzairuzko egitura bat jartzen ari dira harreran.
2018ko abenduak 7 (Bulegoen eraikuntza)
Kontratistek garabi bat eta jasotzaile bat erabiltzen dute jangela eta entzungelaren kanpoaldean kristalak jartzeko.
2018ko abenduak 10 (Bulegoen eraikuntza)
Datu elektrikoen taldea kableen konektoreak jartzen ari da datu-kableen puntetan. 50 bat km-ko datu-kablea pasatu da bulegoen eraikuntzako lau solairuetan altxatutako zoruaren azpitik. Altxatutako zoruaren diseinuari esker, bulegoa erraztasunez berregituratu daiteke.
2018ko abenduak 26 (A bizilekua)
Larrialdi taldea aldamiotik erori eta segurtasun arnesetik zintzilik geratu den lagun baten erreskatearen entsegua egiten ari da.
2019ko urtarrilak 8 (Bulegoen eraikuntza)
Lurra prestatzeaz arduratzen den taldeko kide batek bidexka bat prestatzen du galtzada-harriak jartzeko. Hondeatzaile txiki batek zuloak egiten ditu bertako xarma izeneko zuhaitzak bidean zehar landatu ahal izateko.
2019ko urtarrilak 9 (Produkzio-eraikuntza)
Airetiko ikuspegia. Eguzki-panelak jarri dira bi produkzio-eraikuntzen eta bulegoen eraikuntzaren teilatuetan. Hauei esker eguzki-argitik elektrizitatea lortzen da.
2019ko urtarrilak 17 (Bulegoen eraikuntza)
Akaberen taldeko kide batek kareharrizko baldosak jartzen ditu hirugarren solairuko harreran. Baldosen azpian dagoen mintz laranjak beheko substratutik banatzen ditu. Honek, substratua mugitzen bada, baldosak babesten ditu apurtzea saihestuz.
2019ko urtarrilak 21 (Laguntza gune nagusia)
Langileek beraien janaria hartu eta denbora baterako dagoen jangelan jaten dute. Bertan bazkaltzeko hiru txanda egiten dira, egunero ia mila bazkari eman ahal izateko.
2019ko urtarrilak 30 (Bulegoen eraikuntza)
Kamioiek materialak mugitzen dituzte bulegoen eraikinen atzealdean. Eskuinaldean ikusten denez, pertsianak ezarri dira eraikuntzan jangela eta entzungela neguko eguzki baxutik babesteko.
2019ko urtarrilak 30 (Bulegoen eraikuntza)
Akaberen taldea moketa jartzen ari da egun bateko bolondresen programako langileen laguntzarekin. Programa honen bitartez Britainia Handia eta Irlanda osoko Jehobaren lekukoen kongregazioek bolondresak bidaltzeko gonbidapena jaso zuten egun batez lan egiteko. Otsailaren amaierarako 5.500 baino bolondres gehiagok hartu dute parte proiektuan programa honi esker.
2019ko otsailak 12 (Hegoaldeko produkzio-eraikuntza)
Kontratistek horma altu bat jartzen dute eraikuntzaren erdialdean, espazio banatuak sortuz. Lurrean dauden zutabe laranja txikiek pasabide seguru bat markatzen dute, bertan guraize igogailuak ibili daitezen.
2019ko otsailak 20 (Bulegoen eraikuntza)
Harrera-lekuan altxatutako zorua jartzen duten bitartean, langileak erratzaz garbitzen ari dira.