Saltatu edukira

BIBLIAK BIZITZAK ALDATZEN DITU

«Erantzunak baino galdera gehiago nituen»

«Erantzunak baino galdera gehiago nituen»
  • Jaiotze⁠-⁠urtea: 1976

  • Jatorrizko herrialdea: Honduras

  • Historia: Apaiz ebanjelikoa

NIRE IRAGANA

 Hondurasko La Ceiba⁠-⁠n jaio nintzen, bost seme⁠-⁠alabetako gazteena eta mutil bakarra nintzelarik. Familiako gor bakarra nintzen ere. Gure auzoa arriskutsua zen eta oso behartsuak ginen. Lau urte inguru nituenean, gure egoerak okerrera egin zuen nire aita laneko istripu baten ondorioz hil eta gero.

 Amak ahal zuen guztia egin zuen anai⁠-⁠arrebak eta ni zaintzeko, baina oso gutxitan izaten zuen niri arropa erosteko nahiko diru. Euria egiten zuenean, sarritan hotzez nengoen arropa egokirik edo berokirik ez nuelako.

 Hazten joan nintzenean Hondurastar zeinu hizkuntza (LESHO) ikasi nuen eta honi esker beste gorrekin komunikatzea lortu nuen. Baina nire ama eta arrebek ez zekiten LESHO. Hortaz, beraiek asmatutako zeinu gutxi batzuk erabili ahal zituzten nirekin komunikatzeko. Hala ere, nire amak maite ninduen eta arriskuetatik babesten ninduen ere. Ezagutzen zituen zeinu kopuru txikiarekin bizioak saihesteko aholkatu zidan, hauen artean, erretzea eta alkohol gehiegi edatea. Ondorioz, eskerrak ematen ditut adikzioetan erori gabe hazi nintzelako.

 Gaztea nintzenean, amak eliza katolikora eramaten ninduen, baina ez nuen ezer ulertzen inork ez zuelako zeinu hizkuntzara itzultzen. Asko aspertzen nintzen eta horregatik elizara joateari utzi nion hamar urterekin. Hala ere, Jainkoari buruz gehiago jakin nahi nuen oraindik.

 1999⁠an, 23 urterekin, Ameriketako Estatu Batuetako emakume bat ezagutu nuen, eliza ebanjeliko baten partaide zena. Bibliari buruz eta Amerikar zeinu hizkuntza (ASL) irakatsi zidan. Bibliari buruz ikasitakoa hainbeste atsegin nuen apaiza izatea erabaki nuela. Horregatik, Puerto Rico⁠-⁠ra bizitzera joan nintzen gorrentzako kristau trebakuntza zentro batera joan ahal izateko. 2002⁠an La Ceiba⁠-⁠ra bueltatu nintzenean, lagun batzuen laguntzaz gorrentzako eliza bat eratu nuen. Lagun hauetako bat, Patricia, nire emaztea izatera iritsi zen geroago.

 Gure elizako apaiza izanik hitzaldiak ematen nituen Hondurastar zeinu hizkuntzan. Gainera, Bibliako historiei buruzko irudiak erakutsi eta historia horiek antzezten nituen gorrek ulertu ahal izateko. Inguruko herrietako gorrak bisitatzen nituen ere, animatzeko eta beraien arazoekin laguntzeko. Misio⁠-⁠bidaia bat eta guzti egin nuen Ameriketako Estatu Batuetara eta Zambiara. Baina egia esateko, ez nekien gauza handirik Bibliari buruz. Irakatsi zidatena eta irudietatik ulertzen nuena besterik ez nien irakasten besteei. Erantzunak baino galdera gehiago nituen.

 Behin nire elizako kide batzuk niri buruzko gezurrak zabaltzen hasi ziren. Mozkorra eta emazteari desleiala nintzela esan zuten. Nahigabetuta eta haserre nengoen. Handik gutxira Patricia eta biok eliza utzi genuen.

BIBLIAK NIRE BIZIMODUA ALDATZEN LAGUNDU ZIDAN

 Jehobaren lekukoak askotan etorri ziren Patricia eta bioi predikatzera baina ez genuen inoiz entzun nahi izan. Hala ere, eliza utzi ondoren, Patricia Lekuko den bikote batekin, Tomas eta Liccy⁠-⁠rekin, Biblia ikasten hasi zen. Harrituta nengoen gorrak izan ez arren zeinu hizkuntza zekitelako. Beraz, laster Patriciarekin batera Biblia ikasten hasi nintzen.

 Hilabete batzuetan zehar Amerikar zeinu hizkuntzan zeuden bideoak erabiliz ikasi genuen. Baina gure lagun batzuek Jehobaren lekukoak gizakien jarraitzaile zirela salatu zutenean Biblia ikastaroa eten genuen. Nahiz eta Tomasek Jehobaren lekukoak gizakien jarraitzaile ez direla frogatzeko arrazoiak eman, ez nion sinetsi.

 Hilabete batzuk geroago, Patriciak depresio sakona izan zuenean, Jainkoari otoitz egin zion Jehobaren lekukoak berriro etxera ekartzeko eskatuz. Handik gutxira, Jehobaren lekukoa zen bizilagun batek Patricia bisitatu zuen. Liccy bisitatzera etortzea nahi bazuen, eskatuko ziola proposatu zion. Liccy⁠-⁠k benetako laguna zela erakutsi zuen. Astero bisitatu zuen Patricia animatzeko eta Biblia irakasteko. Nik, oraindik, Lekukoei buruz zalantzak nituen.

 2012⁠an Jehobaren lekukoek kanpaina berezi batean parte hartu zuten Ezagutu nahi al duzu egia? bideoa Hondurastar zeinu hizkuntzan eskaintzeko. Liccy⁠-⁠k bideoaren kopia bat ekarri zigun. Ikusi nuenean, zeharo harritu ninduen irakasten nituen doktrina erlijioso asko Biblian agertzen ez direla ikasteak, hauen artean, infernua eta arimaren hilezkortasuna.

 Hurrengo astean, Jehobaren lekukoen bilera⁠-⁠aretora joan nintzen Tomasekin hitz egitera. Gorrei Bibliako egia irakatsi nahi niela esan nion, baina Jehobaren lekukoa izan gabe. Nire asmoa gorrentzako eliza berri bat eratzea zen. Tomasek berriro gogotsu nengoelako zoriondu ninduen, baina orduan Efesoarrei 4:5 erakutsi zidan. Bertan, benetako kristau kongregazioa elkartuta egotearen beharra azpimarratzen da.

 Tomasek Los testigos de Jehová: una historia de fe viva. Parte 1: Salen de la oscuridad edo Les Témoins de Jéhovah. La foi en action, 1⁠re partie : La sortie des ténèbres bideoa Amerikar zeinu hizkuntzan eman zidan ere. Bideoak doktrina erlijiosoei buruzko egiak ulertzeko Biblia kontu handiz aztertu zuen gizon talde bat erakusten du. Bideoa ikustean gizon haiekin identifikatua sentitu nintzen, ni ere egia bilatzen ari nintzen. Bideoak Lekukoek egia irakasten dutenaz konbentzitu ninduen, Biblian bakarrik oinarritzen dituztelako beraien sinesmenak. Beraz, Biblia ikasteari berriro ekin nion eta 2014⁠an Patricia eta biok Jehobaren lekuko izateko bataiatu ginen.

JASO DITUDAN ONURAK

 Jehobaren lekukoen kongregazioa atsegin dut moralki garbia delako, Jainkoa ere garbia den bezala. Lekukoek hizkera eta harreman garbiak dituzte. Baketsuak dira eta bata besteari animatzen diote. Lekukoek elkartasunaz gozatzen dute eta guztiak Bibliako egia berdinak irakasten dituzte, zein herrialdetan bizi diren edo zer hizkuntza hitz egiten duten inporta gabe.

 Bibliak benetan irakasten duena ikasteaz gozatu izan dut. Adibidez, Jehoba Jainko Ahalguztiduna dela ikasi dut, lur osoaren Subiranoa. Gorrak eta entzuteko gai direnak maite ditu. Jainkoak didan maitasuna asko estimatzen dut, altxorra da niretzat. Lurra paradisu zoragarria bihurtuko dela eta osasun perfektua izanik betiko biziaz gozatzeko aukera dugula ere ikasi dut. Hau errealitate izango den eguna iristeko irrikan nago!

 Patricia eta bioi gorrei Bibliari buruz hitz egitea asko gustatzen zaigu. Orain Biblia irakasten diegu gure lehengo elizaren kide batzuei. Baina dagoeneko, ez dut irakasten dudanari buruzko galderarik, apaiza nintzenean gertatzen zitzaidan bezala. Azkenean, nire galderen erantzunak aurkitu nituen Jehobaren lekukoekin Biblia ikasiz.