Saltatu edukira

GAZTEEN GALDERAK

Norbaitekin irtetea (3. zatia): Harremana amaitu beharko al genuke?

Norbaitekin irtetea (3. zatia): Harremana amaitu beharko al genuke?

 Norbaitekin irteten aritu zara denbora batez, baina zalantzak izaten hasi zara. Berarekin irteten jarraitu edo harremanarekin amaitu beharko al zenuke? Artikulu honek erabakitzen lagunduko dizu.

Artikulu honetan honakoa ikusiko duzu:

 Nola argitu zalantzak?

 Denbora batez elkarrekin irten ondoren, mutil eta neska gazte batzuek, hasieran uste zutena baino desberdintasun gehiago dituztela konturatu daitezke. Adibidez:

  •   Batek hondartza nahiago du, baina besteak mendia.

  •   Bata irekia da, baina bestea lotsatia.

  •   Batek ez du beti zintzo jokatzen, baina besteak bai.

 Hauetako egoera bakoitza desberdina da. Lehenengoan, interes desberdinak dituzte; bigarrengoan, ezaugarri desberdinak; hirugarrengoan, balore desberdinak.

 Pentsatu honetan: Ezkonduta egongo bazinate, hiru egoera hauetatik zein izango litzateke zuentzat zailena? Zein egoeratan egin ahalko zenituzkete aldaketak?

 Senar-emazte batzuk interes edo ezaugarri desberdinak izan arren, zoriontsuak izan daitezke. Izan ere, elkarrekin ondo moldatzeko ez dira berdin-berdinak izan behar. Batzuetan, senar-emazteek euren interesak konpartitzen edo bestearen ezaugarriak baloratzen ikasten dute  a.

 Bestalde, ezinbestekoa da zure ezkontideak zuk dituzun balore berberak izatea, hau da, zure sinesmen espiritual, moral eta etiko berberak. Besteak ez baditu zure baloreak konpartitzen, hau bandera gorri bat da.

 Adibidez, balore erlijioso desberdinei buruz, liburu batek dio: «Ikerketak argi erakusten du erlijio desberdineko bikoteek dibortziatzeko aukera gehiago dituztela» (Fighting for Your Marriage, Howard J. Markman, Scott M. Stanley eta Susan L. Blumberg).

 Biblia printzipioa: «Ez nahas sinesgabeekin: […] Elkar ote daitezke argia eta iluna?» (2 Korintoarrei 6:14).

 Nola hartu erabakia?

 Bibliak dio ezkontzen direnek zailtasunak izango dituztela (1 Korintoarrei 7:28). Beraz, ez zaitez harritu zailtasun batzuk badituzu norbaitekin irteten zauden bitartean.

 Desadostasun txikiak izateak ez du beti esan nahi ez duzuela harreman ona izatea lortuko. Erantzun beharreko galdera honakoa da: Konpondu ahal ditzakezue desadostasun horiek modu baketsuan? Elkarrekin ezkontzen bazarete, biok izan beharko duzue gaitasun hori.

 Biblia printzipioa: «Izan zaitezte elkarrentzat on eta bihozbera, elkarri barkatuz» (Efesoarrei 4:32).

 Bestalde, desadostasun handiak edo desadostasunak askotan izateak ezin zaretela ondo konpondu adierazi dezake. Horrela bada, hobe da orain ikustea eta ez ezkondu eta gero.

Desadostasun handiak edo desadostasunak askotan izateak ezin zaretela ondo konpondu adierazi dezake

 Laburbilduz: Irteten ari zaren pertsonari buruz zalantza handiak badituzu edo ez bazaude ziur ezkontzeko prest zaudela, ez utzi alde batera zalantza horiek.

 Biblia printzipioa: «Arriskua ikusi eta gorde egiten da zentzuduna, heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar» (Esaera Zaharrak 22:3).

 Harremana amaitzea erabakitzen baduzu

 Harremana amaitzea mingarria izan daiteke. Hala ere, zuetako batek edo biok zalantza handiak izaten jarraitzen baduzue, agian harremana amaitzea onena izan daiteke.

 Nola egin dezakezu hau? Arrazoi on bat izan ezean, hobe da mezu edo email baten bidez ez egitea. Horren ordez, aukeratu momentu eta leku aproposa elkarrekin gai inportante honi buruz hitz egiteko.

 Biblia printzipioa: «Esan egia lagun hurkoari» (Zakarias 8:16).

 Esan nahi al du harremana amaitzeak porrot egin duzula? Ez. Gogoratu, norbaitekin irtetearen helburua pertsona horrekin ezkonduko zaren edo ez erabakitzen laguntzea dela. Gainera, harremana amaitzen bada ere, bizipen horretatik ikasgai baliotsuak atera ditzakezu.

 Galdetu zeure buruari: Zer ikasi dut neure buruari buruz harreman honi esker? Bizipen honek ezkondu baino lehen hobetu behar ditudan gauzak ikusten lagundu al dit? Beste norbaitekin irtetea erabakitzen badut, zer gauza egingo nituzke beste modu batean?