Aurkitu al dezaket Biblian hitz kontsolagarririk?
Bibliaren erantzuna
Bai (Erromatarrei 15:4). Pertsona askok hainbat egoera zailei egin behar diete aurre. Beste batzuk emozionalki gaizki pasatzen ari dira. Ikus ditzagun kontsolatu dituzten biblia-pasarte batzuk.
Artikulu honetan honakoa ikusiko duzu:
Zoritxarreko gertaerak
23. Salmoa 4: «Ibar beltz-ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude».
Esanahia: Jainkoari otoitz egiten badiozu eta bere Hitzera, Bibliara, gida bila jotzen baduzu, ausardia izango duzu arazoei aurre egiteko.
Filipoarrei 4:13, Biblia, José Antonio Uriarte [Ur], euskara batura egokituta: «Sendotzen nauen harengan guztia dezaket».
Esanahia: Jainkoak edozein arazori aurre egiteko indarrak emango dizkizu.
Maite dugun norbaiten heriotza
Kohelet 9:10: «Egin dezakezun guztia egizu gogoz, ez baita lanik, ez gogoetarik, ez zientziarik [edo ezaguerarik], ezta jakinduriarik ere zu zoazen Hildakoen Egoitza horretan».
Esanahia: Hil direnak ez dira sufritzen ari eta ezin digute kalterik eragin; ez dira ezertaz konturatzen.
Eginak 24:15: Hildakoak «piztuko» dira.
Esanahia: Jainkoak heriotzean galdu ditugun senide eta lagun maiteak berpizteko ahalmena du.
Gehiegizko errua sentitzea
86. Salmoa 5: «Ona zara zu, Jauna [“Jehoba” a, NWT], eta barkabera, dei egiten dizutenentzat onginahiz betea».
Esanahia: Iraganean egindako akatsengatik benetan damutu eta hauek berriro ez errepikatzeko erabakia hartzen dutenei barkatzen die Jainkoak.
103. Salmoa 12: «Nola ekialdea mendebaldetik urruti, hala ditu hark gure hobenak [“bekatuak”, NWT] beregandik urruntzen».
Esanahia: Jainkoak barkatzen duenean, gure bekatuak guztiz urruntzen ditu. Berak ez dizkigu gure akatsak behin eta berriro gogorarazten guri leporatzeko edo gu zigortzeko.
Triste sentitzea
31. Salmoa 8 [31:7, NWT]: «Ikusi baituzu nire atsekabea, arduratu baitzara nire larrialdiaz».
Esanahia: Jainkoa sufritzen ari zaren guztiaz konturatzen da. Besteek ulertzen ez dutenean ere, berak zure sentimendu sakonenak ulertzen ditu.
34. Salmoa 19 [34:18, NWT]: «Hurbil dago Jauna bihotz-hautsiengandik eta salbatzen ditu etsita daudenak».
Esanahia: Triste sentitzen zarenean, Jainkoak lagunduko dizula promesten du. Berak sentitzen duzun minari aurre egiteko indarrak ematen dizkizu.
Gaixotasun bati aurre egitea
41. Salmoa 4 [41:3, NWT]: «Ohean minez dagoela, Jaunak lagunduko dio, eta gaixoaldian oneratuko».
Esanahia: Gaixotasun larri bati aurre egiten ari bazara, Jainkoak barneko bakea, indarrak eta iraupena izaten lagunduko dizu, baita erabaki zuhurrak hartzeko jakinduria ere.
Isaias 33:24: «Inork ez du esango: “Gaixo nago”».
Esanahia: Jainkoak gizaki guztiok osasuntsu izango garen garaia iritsiko dela promesten du.
Estresa eta antsietatea
94. Salmoa 19: «Bihotza kezkaz betea izan arren, zeure kontsolamenduaz gozatzen nauzu».
Esanahia: Estresa sentitzen dugunean Jainkoarengana jotzen badugu, berak lasai egoten lagunduko digu.
1 Pedro 5:7: «Utzi Jainkoari zeuen kezka guztiak, bera baita zuetaz arduratzen».
Esanahia: Jainkoa zure sufrimenduaz arduratzen da. Zure kezkak otoitzean berari esatera animatzen zaitu.
Gerrak
46. Salmoa 10 [46:9, NWT]: «Mundu osoan guduak geldiarazi» egingo ditu Jainkoak.
Esanahia: Jainkoaren Erreinuak gerra guztiak ezabatuko ditu laster.
36. Salmoa 11, 29, Ur, euskara batura egokituta [37:11, 29, NWT]: «Otzanak [edo apalak] bada izango dira herentziaz lurraren jabeak; eta gozatuko dira bakearen ugaritasunean. […] Justuak herentziaz hartuko dute lurra, eta bertan biziko dira beti».
Esanahia: Jende onak bakeaz gozatuko du lurrean betirako.
Etorkizunari buruz kezkatuta egotea
Jeremias 29:11: «Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak».
Esanahia: Jainkoak bera obeditzen dionari etorkizun zoragarria izan dezakeela ziurtatzen dio.
Apokalipsia 21:4: «Haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik».
Esanahia: Jainkoak ikusi eta bizitzen ari zaren gauza txar guztiak ezabatuko dituela promesten du.
a Bibliaren arabera, Jehoba da Jainkoaren izena (83. Salmoa 18, NWT). Ikusi Nor da Jehoba artikulua.