139. KANTA
Ikusi zeure burua mundu berrian
(Apokalipsia 21:1-5)
-
1. Pentsazazu, zu eta ni,
mundu berrian biok bizirik.
Zer sentipen, zer bizipen,
bizi baketsuaz gozatzen!
Gaiztorik ez inguruan
Jainko leialak agintzean.
Betiko bizitza
dugu azkenik,
abestu dezagun bihotz-bihotzetik:
(ERREPIKA)
«Milesker Aita, zein lur ederra,
zure Semea Errege dela.
Aintza, ohorea ‘ta gorespen dena,
merezi duzu guztia jasotzea».
-
2. Pentsazazu, zu eta ni,
mundu berrian gaude jadanik.
Ez beldurrik, ez kalterik,
ezerk ez du sortuko minik.
Egia da, gertatu da,
hauxe da hitz eman ziguna.
Hildakoak laster
piztuko ditu,
guztiok abestuz esango diogu:
(ERREPIKA)
«Milesker Aita, zein lur ederra,
zure Semea Errege dela.
Aintza, ohorea ‘ta gorespen dena,
merezi duzu guztia jasotzea».
(Ikusi Sal 37:10, 11; Is 65:17; Jn 5:28; 2 P 3:13 ere)