116. KANTA
Izan gaitezen bihozberak
-
1. Jehoba, goraipatzen zaitugu,
Sortzaile Gorena,
jakinduriaz beteta ere,
zarelako bihozbera.
-
2. Zure Semea ahul daudenei
goxo zaie mintzo:
«Zamak arindu, atseden hartu;
nik neuk dizuet eutsiko».
-
3. Jehoba eta Jesus ditugu
eredu ederrak.
Beraz, gu ere izan gaitezen
maitekor ‘ta bihozberak.
(Ikusi Mi 6:8; Mt 11:28-30; Kol 3:12; 1 P 2:3 ere)