Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Egin galderak trebetasunez

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Egin galderak trebetasunez

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA? Giza pentsamenduak «ur sakonak» bezalakoak badira, galderak ur horiek ateratzeko ontzia bezalakoak dira (Es 20:5). Galderek entzuleak elkarrizketan sartzen laguntzen digute. Ondo aukeratutako galderen erantzunek sarritan beste pertsonari buruzko informazio baliagarria ematen digute. Jesusek trebetasunez egiten zituen galderak. Nola imitatu dezakegu?

HOBETZEKO MODUA:

  • Ikuspuntu-galderak egin. Jesusek hainbat galdera egin zituen bere ikasleen ikuspuntua ezagutzeko (Mt 16:13-16; be-S 238 ¶3-5). Zer ikuspuntu-galdera egin ditzakezu?

  • Bideratze-galderak egin. Pedroren pentsaera zuzentzeko, Jesusek galderak egin eta erantzuteko hainbat aukera eman zizkion ondorio zuzenera iristeko (Mt 17:24-26). Zer bideratze-galdera egin ditzakezu norbaiti ondorio zuzenera iristen laguntzeko?

  • Entzulea zoriondu. Lege-maisu batek «zuhurki erantzun» zionean Jesusek zoriondu egin zuen (Mk 12:34). Nola zoriondu dezakezu zure entzulea galderaren bat erantzuten dizunean?

IKUSI JESUSEK EGIN ZUEN LANA JARRAITU: IRAKATSI BIDEOAREN LEHENENGO ZATIA ETA, ONDOREN, ERANTZUN HURRENGO GALDERAK:

  • Informazioa zehatza bada ere, zergatik da hau irakaskuntza kaskarraren adibide bat?

  • Zergatik ez da aski informazioa azaltzea?

IKUSI BIDEOAREN BIGARREN ZATIA ETA, ONDOREN, ERANTZUN HURRENGO GALDERAK:

  • Nola erabili ditu galderak trebetasunez anaiak?

  • Bere irakaskuntzaren zer beste ezaugarri imitatu ditzakegu?

Zer eragin dauka gure irakasteko moduak besteengan? (Lk 24:32)