Saltatu edukira

Bibliari buruzko galderen erantzunak

Bibliari buruzko galderen erantzunak

Barkatuak izan al daitezke gure bekatuak?

Jainkoa poztea ez da zailegia

Bibliaren arabera, gizaki guztiok bekatariak gara. Adamengandik, lehenengo gizakiarengandik, jaso dugu bekatu egiteko joera. Horregatik, batzuetan oker jokatzen dugu eta agian gero damutu egiten gara. Baina, Jainkoaren Semeak, Jesu Kristok, gure bekatuen ordaina eman zuen gure alde hiltzean. Bere eskaintzari esker barkamena jaso dezakegu. Jainkoak ematen digun oparia da (Irakurri Erromatarrei 3:23, 24).

Bekatu larrietan erori diren pertsona batzuek Jainkoak barkatuko ote dituen galdetzen diote euren buruari. Zorionez, Jainkoaren Hitzak honakoa dio: «Haren [Jehobaren] Seme Jesusen odolak bekatu guztitik garbitzen gaitu» (1 Joan 1:7). Jehoba irrikan dago bekatu larriak ere barkatzeko. Baina, horretarako, jarrera egokia erakutsi behar dugu, hau da, damututa egin behar dugu (Irakurri Isaias 1:18).

Zer egin behar dugu barkamena jasotzeko?

Jehobak guri barkatzea nahi badugu, bera ezagutu eta guk egitea nahi duena ikasi behar dugu (Joan 17:3). Jehobak eskuzabaltasunez barkatzen ditu bere jokabide txarrez damutu eta aldatzen saiatzen direnak (Irakurri Eginak 3:19).

Jainkoa poztea ez da zailegia. Jehobak gure ahuleziak ulertzen ditu. Bera errukiorra eta goxoa da. Gustatuko al litzaizuke honelako Jainko maitekor eta goxoa nola poztu dezakezun jakitea? (Irakurri 103. Salmoa 13, 14).